Mundua -

Egipto

Heriotza-zigorra Mursi presidentearen 528 jarraitzaileri

Biolentzia eragiteagatik eta polizia-etxe bati eraso egiteagatik kondenatu dituzte, iturri judizialen arabera.

Protestak Egipton. Argazkia: EFE
Protestak Egipton. Argazkia: EFE
Protestak Egipton. Argazkia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Anaia Musulmanen eta Mohamed Mursi presidentearen aldeko 528 laguni heriotza-zigorra ezarri diete Egipton. Biolentzia eragiteagatik eta polizia-etxe bati eraso egiteagatik kondenatu dituzte, iturri judizialen arabera.

Minia lurraldeko epaimahaiak herrialdeko muftiari (erlijio agintari nagusia), Shauqi Alami, bidali dizkio espedienteak, kasu honen inguruan duen iritzia (ez da loteslea) eman dezan.

Iragan uztailaren 3an izan zen Mursiren aurkako kolpe militarra, eta haren milaka jarraitzaile atxilotu eta dozenaka espetxera eraman dituzte ordutik. Zigorra berretsiz gero, baina, lehen aldiz ezarriko diete halakoei heriotza-zigorra.

Said Yusef epaileak Anaia Musulmanen 17 kide epaitu ditu, eta, apirilaren 28an, epaia berretsi beharko du epaimahai berak, mufti horren iritzia jakin ostean.

Poliziak iragan abuztuan Kairoko kanpalekua indarrez hustu ostean, Minian, Kairo hegoaldean, Gobernuaren hainbat eraikin eta polizia-etxeri erasotzeagatik kondenatu dituzte.

Eraso horietako bat Matai hiriko polizia-etxean izan zen, eta Mustafa Ragab koronela hil zuten bertan.

Egiptoko hainbat hedabideren ustez, akusatuetako 147 daude atxilotuta; gainerakoak ihes eginda omen daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste zirraragarriak Epaiketak albisteak Albisteak Gaur Albisteak Egiptoko albisteak Ekialde Hurbila