Mundua -

Egipton

Heriotza-zigorra ezarri diete Anaia Musulmanen 720 jarraitzaileri

Miniako Zigor Auzitegiak (Egipto hegoaldean) heriotza zigorra ezarri die Anaia Musulmanen ustezko 720 jarraitzaileei, indarkeria delituak leporatuta,

Heriotza-zigorra ezarri diete Anaia Musulmanen 720 jarraitzaileri

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miniako Zigor Auzitegiak (Egipto hegoaldean) heriotza zigorra ezarri die Anaia Musulmanen ustezko 720 jarraitzaileei, tartean Mohamed Badie lider nagusiari, indarkeria delituak leporatuta, Tareq Ibrahim defentsaren abokatuak jakitera eman duenez.

Auzitegiak Shauqui Alam Egiptoko muftiari epaitutako 683 pertsonen txostenak bidaltzea agindu du gaur. Egiptoko Justizia sistemaren arabera, heriotza-zigorra ezarri dietela esan nahi du agindu horrek. Auzipetu gehienak ihesaldian epaitu dituzte.

Iazko abuztuan, poliziak islamisten Kairoko kanpalekuak hustu ondoren, gobernuaren eraikinen eta polizia etxeen kontrako erasoak egin izana leporatu zieten auzipetuei. Bestalde, bigarren pertsona talde bat ere epaitu dute gaur Egipton. Bere egunean, 529 pertsonari ezarri zioten heriotza-zigorra eta horietatik 37ri zigorra berretsi diete gaur, eta gainontzekoei espetxea ezarri diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea