Mundua -

Nigeria

Boko Haramek bahitutako nesketatik lauk ihes egin dute

Oraindik 209 adingabe daude bahituta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den hilean Boko Haram talde islamistak Nigerian bahitutako nesketatik lauk ihes egitea lortu dute, baina oraindik 209 adingabe daude bahituta, Borno eskualdeko Hezkuntza ordezkariak baieztatu duenez.

Apirilearen 14an azterketa egiten ari ziren neskak, Chibok herrixkako bigarren hezkuntzako eskola batean. Talde armatuko kideak eskolan sartu eta nahituta eraman zituzten 200 neskatik gora.

Bahitutakoetatik 53k ihes egiten egitea lortu zuten orduan eta gaur, berriz, beste lauk lortu dute aske geratzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea