Mundua -

Israelen erasoaldia

Lau haur palestinar hil dituzte Gazan, Israelen bonbardaketa batean

Mezuak SMS, telefono-dei eta panfleto bidez zabaldu ditu Israelgo Armadak Beit Lahian (Gazako Zerrenda eskualdeko hiria) eta Gaza hiriko Shayaia eta Zeitun auzoetan.

Gaza. Argazkia: EFE
Gaza. Argazkia: EFE
Israelek Gazako lau ume hil ditu hondartza batean

1:55

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israeldarrek lau haur palestinar hil eta beste dozenaka batzuk zauritu dituzte asteazken honetan Gazaren kontra egindako aire eraso batean, Ashraf Al Qedra Osasun Ministerioko bozeramaileak jakinarazi duenez.

Duela bederatzi egun Israelek erasoaldia abiarazi zuenetik, gutxienez 208 palestinar hil dira eta 1.500 pertsonatik gora zauritu dira, Gazako Osasun iturriek jakinarazi dutenez.

Gazako etxeak husteko eskatu die Israelek 100.000 palestinarri

Israelek Iparraldeko Gaza eta Gazako Zerrendako bi auzotako 100.000 palestinarri etxeak husteko eskatu die gaur. Bonbardaketen aurrean "euren segurtasuna bermatzeko", etxeak husteko eskatu die Israelek.

Mezuak SMS, telefono-dei eta panfleto bidez zabaldu ditu Israelek Beit Lahian (Gazako Zerrenda eskualdek hiria) eta Gaza hiriko Shayaia eta Zeitun auzoetan.

Bertako komunikabideen arabera, ia 80.000 palestinarrek ez dute jaramonik egin eta euren etxeetan jarraitzen dute.

"Zure segurtasuna bermatzeko, gaur, asteazkena, uztailaren 16an, 08:00etan hasita, etxea berehala utzi eta Gaza hirira alde egitea eskatzen dizugu", zabaldu dute Israelgo Armadak zabaldutako panfletoen bidez.

208 hildako bederatzi egunetan

Gutxienez 208 dira jada Israelek duela bederatzi egun Gazan abiatutako erasoaldian hil diren palestinarrak (gehienak zibilak, 40 ume tartean), eta 1.500 baino gehiago zauritu dira, Palestinako Osasun Ministerioaren esanetan.

Bestalde, Erezeko mugan (Israel eta Gaza artean) zibil israeldar bat hil da, palestinarrek jaurtitako kohete baten ondorioz. Israelek operazio hau abiatu zuenetik hildako lehen israeldarra da.

Tel Aviveko Gobernuak berriz ere abiatu zituen atzo bonbardaketak, sei orduko su-eten baten ostean. Gaur gauean, hegazkinek hainbat etxebizitza bonbardatu dituzte Gazan, eta dozena bat lagun hil dituzte.

Helburuak

Armadak 25 bonbardaketa egin omen ditu. Israelek Mahmud al Zahar Hamaseko buruzagiaren etxeari eraso diotela aitortu du.

Palestinako Osasun Ministerioaren arabera, hildako 208 palestinarren artean, 39 adingabeak dira, 24 emakumeak eta dozena bat adinekoak.

1.500 zaurituen artean, 422 adingabeak dira eta 271 emakumeak. Horietako 100 larri daude.

Gainera, Israelek 612 etxebizitza suntsitu ditu eta 13.550 eraikinek kalteak jasan dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Gazako bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Israel albisteak azken ordukoa Palestina azken orduko albisteak Ekialde Hurbileko albisteak