Mundua -

Iguala, Mexiko

Hiru dolu-egun Guerreron, ikasle baten gorpuzkiak identifikatu ostean

Mexikoko estatu horren gobernadoreak bat eginda jarraitzeko eta “protestatik proposamenera” igarotzeko eztabaida “zintzo” batean parte hartzeko eskatu die bertoko biztanleei.

Neskato bat, ikasleetako baten irudia daramala. EFE
Neskato bat, ikasleetako baten irudia daramala. EFE
Neskato bat, ikasleetako baten irudia daramala. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rogelio Ortega Guerrero Mexikoko estatuko gobernadoreak hiru dolu-egun ezarri ditu igande honetan irailean Igualan desagertutako 43 ikasleetako baten gorpuzkoak identifikatu eta gero.

“Iragarri nahi dut une honetatik aurrera hiru dolu-egun ezarriko direla estatuan Alexander Mora Venancioren omenez”, esan du minutu bateko isilunea egin ostean, El Universal egunkari mexikarrak zabaldu duenez.

“Gaur dolu eguna da, Guerrero estatuarentzat, Mexikorentzat, danok gara Ayotzinapa leloarekin bat egin zuen nazioartearentzat; Zelan bizi liteke Alexander Mora Venancio hilik dagoela baieztatu eta gero!”, esan du, familiari doluminak adierazi baino lehen.

Halaber, Ortegak bat eginda jarraitzeko eta “protestatik proposamenera” igarotzeko eztabaida “zintzo” batean parte hartzeko eskatu die bertoko biztanleei.

Jesus Murillo Karam Errepublikako prokuradore nagusiak Venancioren gorpuzkien identifikazioa baieztatu (Austrian egindako DNA probei esker) eta gero egin ditu adierazpenak Ortegak. Ostiralean bertan auzitegi-medikuek egindako ikerketak adierazi zuen Morarenak zirela topatutako hezurrak.

Ikasleak Jose Luis Abarca Igualako alkate izan zen garaian Poliziak egindako oldarraldi baten ondoren desagertu ziren. Abarcaren emaztea gertatutakoaren sustatzailetzat jo dute, ikasleek alkatetzarako egitekoa zuen ekitaldi baten kontrako boikota egin nahi zuten eta.

Zabaldutako teoriaren arabera, ikasleak droga-trafikatzaileei lotutako heriotza-eskuadroi baten esku utzi zituzten. Oldarraldian sei lagun hil zituzten.l

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea