Mundua -

Erasoak Frantzian

Frantziak amaiera eman dio azken hamarkadetako asterik latzenari

Alde batetik, Segurtasun Indarrek Charlie Hebdoren kontrako atentatuaren ustezko egileak hil dituzte eta, bestetik, bost pertsona hil dira Hyper Cacher supermerkatuko operazioan.

Parisko supermerkatuan egindako operazioaren irudia. Argazkia: EFE
Parisko supermerkatuan egindako operazioaren irudia. Argazkia: EFE
Bukatu dira Frantzia eta Europa beldurrak airean izan dituen 54 orduak

1:35

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako herritarrek azken hamarkadetako hiru egunik gordinenak bizi izan dituzte aste honetan, aurreko asteazkenean Charlie Hebdo astekariaren kontrako atentatuarekin hasitako tragedia bukatu eta gero.

Atzo -ostirala-, batetik, astekariaren kontrako atentatuaren ustezko bi erasotzaileak hil zituzten Segurtasun Indarrek Pariseko ipar-ekialdean.

Bestetik, gutxienez bost lagun hil ziren Parisko Hyper Carcher supermerkatu batean izandako bahiketan. Bahituak askatzeko Segurtasun Indarrek burututako operazioan izan ziren heriotzak, polizia iturriek jakitera eman zutenez.

Zehatz?mehatz, AFP albiste-agentziaren arabera, atentatuaren ustezko egileek bahituta zuten pertsona onik atera zen operazioan. Cherif eta Said Kouachi anaiak eraikinetik tiroka atera ziren, hau da, segurtasun indarrei eraso egin zieten, Frantziako albiste-agentziaren esanetan.

Hori dela eta, 17:00ak aldera tiro eta leherketa ugari entzun zituzten Dammartin-en-Goeleko inprimategian, Parisko ipar-sortaldean.

Izan ere, Kouachi anaiek Dammartin-en-Goeleko inprimategi batean babes hartu eta pertsona bat bahitu zuten. 15:55 aldera aurreneko tiroak entzun zituzten ingurukoek. Era berean, ke-granaden leherketak ere entzungai izan ziren.

Bestalde, Bahitu kopuru zehaztu gabe bat askatzea lortu dute segurtasun indarrek. Besteak beste, adin txikiko haurtxo bat besoetan zeraman gizon baten irudiak zabaldu ditu bertako telebista batek.

Francois Molins Pariseko fiskalak agerraldi batean azaldu duenez, Coulibalyk polizia bereziak erasoa hasi baino bi ordu lehenago, supermerkatuko lau bezero hil zituela aitortu omen zuen.

 

Parisko supermerkatuan egindako operazioaren irudia. EFE

Al Kaidak bere gain hartu du

Cherif Kouachik Al Kaidak bidali eta finantzatu dituela ziurtatu zion BFMTV telebistari, Poliziaren erasoan hil baino lehen.

Yemengo Al Kaidaren aginduak eta finantziazioa jaso dituela zehaztu zuen Kouachik eta Anuar al Awlaki imanak trebatu zuela erantsi zuen. Al Awlaki 2011ko irailean hil zuen AEBetako Armadak dronekin egindako erasoan.

Gutxi geroago, Arabiar Penintsulako Al Kaidak (AQPA) asteazkenean aldizkariaren kontra egindako atentatua aldarrikatu zuen, AQPAko kide batek AP AEBetako albiste-agentziari jakinarazi zioenez.

Estatu Islamikoaren aginduetara

Beste alde batetik, Abu Bakr al Bagdadi ?Estatu Islamikoaren kalifak emandako aginduak? betetzen zituela ziurtatu dio Amedy Coulibaly bahitzaileak BFMTV telebistari egindako telefono deian. Gainera, krimenak egiteko Kouachi anaiekin koordinatu dela esan du.

?Ez gara harremanetan egon (krimenak hasi eta gero). Hasieran koordinatu gara, beraiek Charlie Hebdo eta nik poliziak?, azaldu zuen Coulibalik telebistari egindako deian.

Hayat Boumeddiene Frantziako emakumerik bilatuena da uneotan. EFE

Fraçois Molins Parisko fiskal nagusiak baieztatu zuen Vincennes auzo paristarreko supermerkatuan hildako lau bahituak hilik zeudela Poliziaren operazioa hasi baino lehen.

Prentsaurreko batean baieztatu zuenez, Segurtasun Indarrak sartu zirenean, lau bahitu horien gorpuekin topo egin zuten eta ?seguruenik? Coulibalyk berak hil zituen, bahitu zituenean.

Gainera, Frantziako hiriburuko fiskalburuak nabarmendu du Coulibalyren ?bikotekidea?, Hayat Boumeddiene izenez identifikatuta, ?bilatzen? ari direla, aipatutako bahiketarekin lotura izan duelakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Paris Frantzia argazkiak Atentatuak