Mundua -

Argentinako fiskala

Suizidioaren hipotesia zalantzan jarri du Nismanen emazte ohiak

“Ez dut uste bere buruaz beste egin zuenik”, adierazi du Sandra Arroyok. Fiskalaren eskuetan bolbora arrastorik ez dute aurkitu Argentinako Poliziaren perituek.

Sandra Arroyo Salgado, Alberto Nisman Argentinako fiskalaren emazte ohia. Argazkia: EFE
Sandra Arroyo Salgado, Alberto Nisman Argentinako fiskalaren emazte ohia. Argazkia: EFE
Sandra Arroyo Salgado, Alberto Nisman Argentinako fiskalaren emazte ohia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sandra Arroyo Salgadok, Alberto Nisman Argentinako fiskalaren emazte ohiak, zalantzan jarri du suizidioaren hipotesia. Fiskala hilik topatu zuten bere etxean. Gorpuak lokian tiroa zuen. Ikertzaileek hipotesi guztiak zabalik dituzte.

?Ez dut uste bere buruaz beste egin zuenik?, adierazi du Arroyo Salgadok kazetarien aurrean, Fiskaltzaren egoitzan. Viviana Fein fiskalak ikerketa ireki du Nismanen heriotza argitzeko.

Fiskal bereziaren emazte ohiak Feinen aurrean deklaratu du, eta Nismanen bizkartzainak, biktimari arma utzi zion laguna eta etxebizitzaren jabea galdekatu ditu Feinek.

Ez zuen bolborarik eskuetan

Orain arte egindako proben emaitzak ez dira nahikoak heriotzaren arrazoiak argitzeko. Gorpuari egindako autopsiaren behin-behineko emaitzen arabera, heriotzan ?ez du beste inork esku hartu?. Fiskalaren eskuetan bolbora zegoen egiaztatzeko proba elektronikoak, baina, ?negatibo? eman du.

Argentinako Poliziaren perituek ez dute bolbora arrastorik aurkitu fiskalaren eskuetan. Hala ere, ?ez da ezusteko emaitza?, gaineratu du Feinek; izan ere, ?armak kalibre txikia zuen, 22 kalibrekoa zen, eta ez dago proba elektronikoan positibo ematerik, arazo tekniko bat da?.

Hori horrela, probak ?ez du baztertzen bere buruaz beste egin duenik?, berretsi du Feinek. Aitzitik, autopsiak suizidioa ?modu kategorikoan baieztatu du?, nabarmendu du.

Etxean egindako miaketan, erosketak egiteko zerrenda bat topatu zutela erantsi du Feinek. Astelehenean erosi eta etxean egin beharrekoak jasotzen zituen zerrenda bat zen, eta neskameari zuzenduta omen zegoen.

?Tristura eta atsekabea?

?Tristura eta atsekabe handia? agertu du gaur Nismanen familiak, ?heriotza bidegabea? eta ?konponezina? delako. Justizia egiteko borrokatuko direla gaineratu dute haren senitartekoek.

Bestalde, Cristina Fernandez de Kirchner Argentinako presidentearen esanetan, hipotesi nagusia Nismanek bere buruaz beste egin izana da. Nolanahi ere, Argentinako presidentearen iritziz, auzi horretan ?galdera gehiegi? erantzunik gabe daude oraindik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea