Mundua -

Hauteskundeak Grezian

Zentristak, komunistak edo kontserbadoreak: nork babestuko du Syriza?

Bi ordezkari gehiago lortuta, Syriza koalizioak gehiengo absolutua izango luke Greziako Parlamentu berrian. Hortaz, Alexis Tsiprasek negoziatu eta aliantzak bilatu beharko ditu.

To Potami alderdiko liderra. EFE.
To Potami alderdiko liderra. EFE.
To Potami alderdiko liderra. EFE.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi eserleku besterik ez. Bi ordezkari gehiago lortuta, Syriza koalizioak gehiengo absolutua izango luke Greziako Parlamentu berrian. Hortaz, Alexis Tsiprasek negoziatu eta aliantzak bilatu beharko ditu. Hori izango da “austeritateari agur” esateko modu bakarra.

Oraingoz, badira Tsiprasekin akordioa bilatzeko prest agertu diren alderdiak. Horien artean, To Potami zentristak (botoen % 6 lortu ditu) eta Greziar Independenteak (% 4) eseriko dira datozen orduetan Syrizako liderrarekin.

Gaur bertan egingo ditu Tsiprasek aurreneko bilerak, zalantzak lehenbailehen argitzeko asmoz. Hasteko, Panos Kammenos Demokrazia Berriko liderra izan zenarekin eta egun Greziar Independenteen burua denarekin bildu da gaur goizean, eta litekeena da bilera horretatik akordio bat ateratzea. Hala esan du, behintzat, Kammenosek, bilerara sartu aurretik.

Hala ere, Kammenosek baldintza bat jarri du dagoeneko: ez da To Potami alderdiarekin koalizio batean sartuko. Hain zuzen, Tsiprasen beste aukera bat da hori, Grezian “aldaketa” bultzatzeko.

Hirugarren aukera, komunistekin adostasuna lortzea litzateke. KKE alderdia aurrekoak baino kritikoago agertu da Syrizarekin, eta Dimistris Koutsoumbas hautagaiak adierazi du greziarrek aldaketarako duten “itxaropen faltsua” agertu dutela. Hala ere, hori ere Tsiprasekin batzartuko da gaur.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea