Mundua -

Kuba

Venezuelak Latinoamerikako armadarik onena duela esan du Fidel Castrok

“Egiten duena egiten duela, Estatu Batuetako inperialismoak ezingo du hainbeste urtetan egindakoa berriz egin”, adierazi dio Castrok Madurori eskutitz batean.

Maduro eta Castro, iaz egindako bilera batean. Argazkia: cubadebate
Maduro eta Castro, iaz egindako bilera batean. Argazkia: cubadebate
Maduro eta Castro, iaz egindako bilera batean. Argazkia: cubadebate

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fidel Castro Kubako presidente ohiak Nicolas Maduro agintariari bidalitako mezu batean esandakoaren arabera, Venezuelako Armadak Latinoamerika osoan ondoen hornitutako soldadu eta ofizialak ditu, eta “Indar Armatu Nazional Bolivartarraren espiritu eta diziplina eredugarria” nabarmendu ditu.

“Egiten duena egiten duela ere, Estatu Batuetako inperialismoak ez ditu inoiz (espiritu eta diziplina) horiek izango, hainbeste urtetan egin duena berriz egiteko. Gaur egun, Venezuelak Latinoamerikan ondoen hornitutako soldadu eta ofizialak ditu”, esan dio Fidel Castrok Madurori bidali dion eta uharteko egunkari ofizialaren azaletan zabaldu duten gutunean.

“Orain dela gutxi ofizialekin bildu zinenean, nabari zen Aberriaren alde azken odol-tanta ere emateko prest zeudela”, esan dio buruzagi kubatarrak Madurori.

Gutunean (astelehen iluntzean bidali omen zuen Castrok), gaur Caracasen ALBA (Aliantza Bolivartarra Gure Amerikako Herrien Alde) erakundea egitekoa den goi-bilera ere izan du hizpide Fidel Castrok.

Hitzordu horretan, Fidel Castroren arabera, bolivartar aliatuek “AEBko Gobernua Venezuelaren eta ALBAren kontra inoiz ez bezala egiten ari den politika” aztertuko dute.

“Venezuelako Bolivartar Errepublikak beti esan du modu baketsuan eta zibilizatuan hitz egin nahi duela Estatu Batuetako Gobernuarekin, baina ez du inoiz horren mehatxu eta inposaketarik onartuko”, azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Fidel Castro