Mundua -

Erasoa Parlamentuari

Estatu Islamikoak bere gain hartu du Tunisiako atentatua

Gainera, "lehenengo euri tanta" izan dela ohartarazi du talde islamiarrak. Tunisiako Poliziak bederatzi pertsona atxilotu ditu atentatuarekin zerikusia izan dutelakoan.

Tunisiako atentatua bere gain hartu du Estatu Islamikoak

01:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Islamikoak bere gain hartu du Tunisiako Parlamentuaren eta Bardo Museoaren kontrako atentatua, Interneten zabaldutako ahots grabazio baten arabera. Gainera, mezu horretan ohartarazten dute atzoko erasoa "lehenengo euri tanta" besterik ez dela izan, SITE informazio jihadista jarraitzen duen webgunearen arabera.

Atzo, militar jantzitako batzuk Parlamentuan sartzen saiatu ziren, eta azkenean museoan sartu eta 20 turista inguru hil zituzten, gehienak atzerritarrak. Segurtasun indarrek hil egin zituzten gero erasotzaileak.

Gaur zabaldutako grabaketan, Estatu Islamikoak txalotu egin du erasoa eta bi erasotzaileak "Estatu Islamikoaren jaunak" zirela adierazi dute, Reuters albiste-agentziaren arabera.

9 susmagarri galdekatu dituzte

Tunisiako Poliziak bederatzi pertsona atxilotu ditu atentatuarekin zerikusia izan dutelakoan.

Tunisiako Gobernuak azaldu duenez, atxilotuetako lau erasoarekin lotuta daude zuzenean, eta gainerakoek harremana zuten talde jihadista horrekin.

Bi dolu egun Bartzelonan

Xavier Trias Bartzelonako alkateak dekretu bat sinatu du Antoni Cirera eta Dolors Sanchez ezkontideen heriotzagatik dolua agertzeko.

Hala, bi eguneko dolu ofiziala ezarri du gaur gauerditik, eta udal egoitza guztietan banderak masta erdian egongo dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Estatu Islamikoa Jihadismoa albisteak