Mundua -

Italia

Italiak mila etorkin inguru erreskatatu ditu azken orduotan

Gainera, etorkin bat hilik aurkitu dute. Bien bitartean, erreskatatutako etorkinak Siziliako portuetara eraman dituzte.

Lampedusa. Artxiboko irudia: EFE
Lampedusa. Artxiboko irudia: EFE
Lampedusa. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiako kostazainek mila etorkin inguru erreskatatu dituzte azken orduotan Mediterraneoko uretan, Libiako kostatik gertu, iturri ofizialek berri eman dutenez.

Antza denez, etorkinez beteriko hiru txalupa nora ezean zeuden.

Txalupa horietako batetik eman zuten abisua, satelite bidezko telefono bati esker. Ondoren, erreskate operazioa martxan jarri zen eta etorkin baten hilotza aurkitu zuten.

Erreskatatutako etorkinak Siziliako portuetara eraman dituzte, Italiako itsas armadaren hiru ontziren eta merkataritzako hiru ontziren laguntzarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen ari da munduan? Migrazioa Euskal Herria Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Italiako albisteak Mediterraneo itsasoari buruzko azken albisteak