Mundua -

Dokumentazioa

Mediterraneoan azken 20 urteotan izandako etorkinen istripu larrienak

2015eko apirilaren 19an 700 etorkin baino gehiago zihoazen ontzi bat hondoratu zen Siziliako itsasartean.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

700 etorkin baino gehiagoren bila ari dira Siziliako itsasartean, Italiarantz zihoazela haien itsasontzia hondoratu eta gero. Gaurkoa, azken 20 urteotan Mediterraneo itsasoan gertatu den gisa horretako ezbeharrik larriena da.

Aste honetan bertan, astelehenean, Save the Children erakundeak ohartarazi duenez, beste 400 etorkin hil dira Mediterraneoko uretan, ontzia hondoratuta.

"Datu horiek baieztatuz gero, azken egunotan 1.000 etorkin baino gehiago hil dira Mediterraneoko uretan", adierazi du Carlotta Sami ACNUR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Batzordearen Italiako bozeramaileak. Horren aurrean, konponbide bat eskatu dio Europar Batasunari.

Mediterraneoko uretan azken 20 urteotan izandako etorkin ontzien istripu larrienak:

- 1996-12-26: 280 etorkin inguru hil ziren Sizilia hegoaldeko uretan, ontzia hondoratuta.

- 2009-03-31: Gutxienez, 214 etorkin hil ziren Libiako kostatik gertu, ontzi bat hondoratu ostean.

- 2011-03-22tik 2011-03-27ra: 335 eta 160 etorkin zeramatzaten bi ontzi desagertu ziren Mediterraneo itsasoan, Italiarantz zihoazela.

- 2011-04-06: 300 etorkin baino gehiago zeramatzan ontzi bat irauli zen Italiako Lampedusa uhartetik gertu; 250 pertsona ez zituzten aurkitu.

- 2011-05-06: 600 etorkinez beteriko ontzi bat hondoratu zen Libiako kostaren parean; horietako 130 bakarrik atera ziren bizirik.

- 2011-06-02: 200-270 etorkin zeramatzan ontzi bat desagertu zen Tunisiako kostatik gertu.

- 2013-10-03: 360 etorkin hil ziren Mediterraneo itsasoan, Lampedusara bidean zihoan ontzia hondoratuta.

- 2015-02-11: Gutxienez 300 etorkin hil ziren Siziliako itsasartean; horietako 29 hipotermiak jota eta gainerakoak itota.

- 2015-04-13: 400 etorkin hil ziren Libiako kostaren parean, horien ontzia hondoratuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Migrazioa Europa Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Italiako berriak Naufragioak gaur Mediterraneo itsasoa gaur