Mundua -

AEBko Estatu idazkaria

Kerryk bertan behera utzi du bira, bizikletan erorikoa izan ostean

Espainia eta Frantzia bisitatu behar zituen, baina femurra apurtu du eta ospitaleratu behar izan dute.

John Kerryren artxiboko irudia (2015eko martxoa). Argazkia: EFE
John Kerryren artxiboko irudia (2015eko martxoa). Argazkia: EFE
John Kerryren artxiboko irudia (2015eko martxoa). Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

John Kerry AEBko Estatu idazkariak bertan behera utzi ditu Espainiara eta Frantziara egin zituen bisitak, bizikletan erorikoa izan ostean. Hain zuen ere, femurra apurtu du, eta Genevan ospitaleratu dute. Datozen orduotan hartuko du hegazkin bat AEBra itzultzeko.

Gaur bertan zen Espainiara bidaia egitekoa Kerry, Jose Manuel Garcia Margallo Atzerri ministroarekin bilera egiteko. Bihar zen biltzekoa Felipe VI.a erregearekin eta Mariano Rajoy presidentearekin.

Astelehenean bertan Parisera jotzea zen asmoa, Laurent Fabius Frantziako Atzerri ministroarekin elkartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia bideoak Frantzia argazkiak