Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Bilderberg talde elitista Austrian batzartuko da gaurtik

Mundua

BILERA

Bilderberg talde elitista Austrian batzartuko da gaurtik

eitb.eus

2015/06/11

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia gonbidatu espainiarretako bat izango da.

  • Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak parte hartuko du bileran. EFE

    Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak parte hartuko du bileran. EFE

    Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak parte hartuko du bileran. EFE
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Bilderberg talde elitista luxuzko hotel batean bilduko da gaurtik igandera, Telfs herrian (Austria). Klub horretan AEBko eta Europako finantzen, politikaren eta hedabideen goi-agintari nagusietakoak batzartu ohi dira.

Talde horren bilerak sekretuak dira, hots, non bilduko den eta nortzuek hartuko duten parte baino ez dute iragartzen. Bilerotan hitz egindakoaren berri ez dute ematen, eta ekitaldia itxia da hedabideentzat. Horregatik, hainbat konspirazio-teoria eratu dira klub horren inguruan, eta "itzalean dagoen Gobernua" dela esan ohi da. Are gehiago, Espainiako Trantsizioa eta Juan Carlos I.a erregearen abdikazioa talde horrek zuzendu dituela argitaratu du Cristina Martin Jimenez kazetariak hainbat liburutan.

Bilderberg taldearen garrantzia asko puztu dute konspirazioen teorietan, baina egia da partaideek eragin ahalmen handia dutela.

Orotara 140 pertsonak hartuko dute parte aurtengo hitzorduan, tartean Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak, aurrenekoz. Espainiak beste bi gonbidatu ditu: Ana Patricia Botin Santander Bankuko presidentea eta Juan Luis Cebrian Prisa taldeko burua.

Iraganean, beste hainbat politikari espainiar izan dira batzarrotan, hala nola Jose Manuel Garcia-Margallo Atzerri ministroa (2014), Soraya Saenz de Santamaria presidenteordea (2012), Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusia (2011) eta Jose Luis Rodriguez Zapatero gobernuburu ohia (2010).

Besteak beste, beste hauek ere hartuko dute parte aurtengo bileran: Jeroen Dijsselbloem Eurotaldeko presidentea, George Osborne Erresuma Batuko Ekonomia ministroa, Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusia, Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidente ohia eta Mark Rutte eta Charles Michel Herbehereetako eta Belgikako lehen ministroak.

Bileran klubaren presidentea izendatuko dute. Enrique Baron Europako Parlamentuko presidente ohia da hautagaietako bat.

Taldearen lehen bilera 1954an egin zuten, Herbehereetako Bilderberg hotelean (horregatik izena).

Espainiako Estatuan bitan batzartu dira: 2010eko ekainean, Sitgesen (Bartzelona), eta 1989ko maiatzean, La Tojan (Pontevedra).

Segurtasun neurri zorrotzak

Asteartetik itxita dute bilera hartuko duen hotela, eta herritarrak ezin dira horra hurbildu. Gainera, hegazkin txikiei aire espazioa itxi diete 50 kilometroan, eta inguru osoko errepideetan kontrolak ezarri dituzte.

Hainbat pertsonak plataforma bat sortu dute, bilera sekretua izatea eta segurtasun neurriek aurrekontu publikoetan ekarriko duten gastua salatzeko.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena