Mundua -

Eskandalua NBEn

NBEko 'kasko urdinek' ondasunak sexuagatik trukatzen dituzte

Ehunka emakumeri Haitin eta Liberian egindako elkarrizketetan oinarritu da Nazio Batuen Erakundeko Zerbitzuen Barne Ikuskapenerako Bulegoa txostenaren zirriborroa egiteko.

Kasko urdinak. Argazkia: EFE
Kasko urdinak. Argazkia: EFE
Kasko urdinak. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazio Batuen Erakundeko (NBE) soldaduek edo 'kasko urdinek' ondasunak aldatzen dituzte sexu harremanak izatearen truke, nahiz eta NBEko funtzionarioek erabat debekatuta duten gisa horretako harremanak izatea bertako herritarrekin, nazioarteko erakundeak egindako barne txosten baten arabera.

Ehunka emakumeri Haitin eta Liberian egindako elkarrizketetan oinarritu da Nazio Batuen Erakundeko Zerbitzuen Barne Ikuskapenerako Bulegoa txostenaren zirriborroa egiteko. Liberiako eta Haitiko hainbat emakumek aitortu dutenez, miseriak bultzatuta prostituzioan lan egiten dute.

Emakume horien lekukotzen arabera, dirua, bitxiak, sakelako telefonoak eta bestelako objektuak eskaintzen dizkiete soldaduek emakumeei sexu harremanak izatearen truke.

"Bake misio horietan jasotako ebidentziek argi erakusten dute sexu trukeak oso ohikoak direla", baina inork ez dio praktika horren berri eman NBEri.

"Banatutako kondoien kopuruari eta beren borondatez HIESaren proba egin duten langileen kopuruari erreparatuz gero, bake misioetan parte hartzen dutenen eta bertako herritarren arteko sexu harremanak ohikoak dira", gaineratu du.

Nazio Batuen Erakundeko Zerbitzuen Barne Ikuskapenerako Bulegoak onartu du abusuak eta bortxaketak ere izan ohi direla. NBEk bildutako datuen arabera, 2008 eta 2013 urteen bitartean gisa horretako 480 salaketa izan ziren eta kasu horien herenean haurrak zeuden nahastuta. Gainera, iaz bakarrik 51 kasu zenbatu ziren.

'Kasko urdinen' jarrera "eskandalagarria" izateaz gain, soldaduek barne araudia urratu dute; izan ere, 2003az geroztik erabat debekatuta daukate lanean ari diren lurraldeko herritarrekin sexu harremanak izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
NBE albisteak