Mundua -

Presidenterako hauteskundeak

Trumpek ofizialki aurkeztu du AEBetako presidente izateko hautagaitza

Hitzaldian, dirudunak nazionalismoa aldarrikatu du; izan ere, gogor kritikatu ditu Txinak munduko ekonomian duen nagusitasuna eta etorkin mexikarren presentzia handia.

Donald Trump AEBetako diruduna. Argazkia: Efe
Donald Trump AEBetako diruduna.
Donald Trump AEBetako diruduna. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump AEBetako dirudunak "ofizialki" iragarri du Alderdi Errepublikanoaren hauteskunde primarioetan aurkeztuko dela datorren urteko hauteskundeetan Etxe Zurirako hautagai izateko helburuarekin.

"Ofizialki iragartzen dut AEBetako presidente izateko lehian sartuko naizela, gure herrialdea berriro handia izan dadin", adierazi du Trumpek New Yorken.

69 urteko dirudunak duela bost urte ere aztertu zuen Alderdi Errepublikanoaren hautagai izatea 2012ko hauteskundeei begira, baina ez zuen pausoa eman.

Gaur ordea, baieztatu egin du Etxe Zurira iristeko lehian sartuko dela, bere izena daraman dorrean, Manhattan erdigunean, emandako kutsu nazionalistako hitzaldian.

Hala, gogor kritikatu du Txinak munduko ekonomian duen nagusitasuna eta etorkin mexikarren presentzia handia.

"Gure herrialdeak buruzagi handia eta benetakoa behar du", adierazi du Trumpek: "Herrialde hau berriro handi egingo duen norbait behar dugu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hauteskundeak AEB albisteak