Mundua -

Sarraskia izan eta 20 urtera

Errefuxiatu bat Markinatik Srebrenicara abiatu da bere neba omentzera

Redzija Subasic bere jaioterrira joan da, Ratko Mladicek bertan sarraskia agindu zuenetik bi hamarkada igaro direnean, neba ehorztera, DNAren bidez identifikatzea lortu dutelako. ETB harekin joan da.

Redzija Subasic, Srebrenicako kanposantuan. Irudia: EiTB
Redzija Subasic, Srebrenicako kanposantuan. Irudia: EiTB
Redzija Subasic, Srebrenicako kanposantuan. Irudia: EiTB

Kristina Zorita | etb

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1995eko uztailaren 11n, Bosnia-Herzegovina ekialdean, Srebrenica hartu zuten soldadu serbo-bosniarrek, Ratko Mladic jeneralaren agindupean. Lurraldea Nazio Batuen babespean zegoen. Ondorengo hamar egunetan, 8.000 gizon eta nerabe desagerrarazi zituzten. II. Mundu Gerratik Europan izan den sarraski handiena egin zuten.

Genozidio horren oihartzuna Markinan entzun zen. Bizkaiko herri horretan dago babes hartuta Redzija Subasic, ia gerra hasi zenetik. Bosnia ekialdean jaio zen emakume honek neba, neba bakarra, hiru koinatu, pare bat iloba eta hainbat senide gehiago galdu zituen sarraskian.

Redzija Subasic, odola atera ziotenean, froga egiteko. EiTB

Redzijaren nebaren gorpuzkiak duela lau urte identifikatu eta lurperatu zituzten. Redzija haren hilobia bisitatzera joan da orain, hainbeste urtetan atzeratutako dolua egitera.

Halaber, uztailaren 11n, Srebrenica erori zela 20 urte beteko direnean, koinatu baten hilobiratzearen lekuko izango da. Srebrenicako sarraskiaren biktimen artean, azken 12 hilabete hauetan identifikatu eta hilobiratuko dituzten 136 biktimetako bat da.

Redzija urduri baina ilusioz beterik joan da. Bidaia horren berri ostiralean izango duzue ETBko albistegietan eta webgune honetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak