Mundua -

NBEren batzordea

Rajoy: 'Terrorismoa garaitu daiteke, baina inor ez dago salbu'

NBEk eskatu die herrialdeei Bidaiarien Errolda Nazionala ezartzea, eta sare sozialei terrorismoaren aurkako borrokan inplikatzeko.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako gobernu presidenteak ziurtatu du posible dela terrorismoa garaitzea, baina onartu du inor ez dagoela piztiaren atzaparkadatik salbu. Halaber, azaldu du Espainia terrorismoaren kontrako borrokaren lehen lerroan dagoela.

Horrela mintzatu da Rajoy Nazio Batuen Erakundeko Terrorismoaren kontrako Batzordea gaur Madrilen egiten ari diren bileraren harira.

Espainiako gobernuburuaren esanetan, nazioarteko lankidetza ezinbestekoa izango da terrorismoari aurre egiteko. Ildo horretan, "ausardiaz eta batuta" jokatuta terrorismoa garaitzea posible dela gaineratu du.

Terrorismoaren kontrako borroka da Rajoyren gobernuaren lehentasunetako bat eta Espainiako gobernuburuak gaurko ekitaldia baliatu du terrorismoaren biktimak oroitzeko eta Estatuko segurtasun indarren lana goraipatzeko.

Rajoyk berretsi du ez dela posible "izaera totalitario eta baztertzailea" duten terroristekin hitz egitea eta azpimarratu du giza eskubideak eta Nazio Batuen Erakundeko printzipioak errespetatuz egin behar zaiela aurre.

"Ez dago lasterbiderik", gaineratu du.

Terrorismoaren kontrako Batzordearen bilera

NBEko Segurtasun Kontseiluak eskatu die herrialdeei Bidaiarien Errolda Nazionala ezartzeko (profil susmagarriak ditu errolda horrek, eta sare sozialak kudeatzen dituzten enpresei (Google, Facebook edo Twitter, besteak beste) terrorismoaren aurkako borrokan inplikatzeko.

Terrorismoaren aurkako Segurtasun Kontseiluaren Batzordeak bi gomendio horiek egin ditu. Madrilen batzartu dira NBEko organo horretako kideak, eta Estatu Islamikoarekin borrokatzen duten atzerriko terroristen joan-etorria izan dute hizpide.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Estatu Islamikoa