Mundua -

Palestina

Kolono israeldarren erasoan hildako umearen aita zendu da

Kolonoek su eman zioten euren etxebizitzari. Aitak ezin izan ditu zauriak gainditu. Umearen amak eta lau urteko anaiak larri jarraitzen dute ospitalean.

Kolono israeldarrek erasotu zuten etxea. Argazkia: EFE
Kolono israeldarrek erasotu zuten etxea. Argazkia: EFE
Kolono israeldarrek erasotu zuten etxea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kolono israeldarren erasoan hildako umearen aita, Saed Dawawsha, zendu da larunbat honetan. Iragan astean, kolono israeldarrek su eman zioten euren etxeari, eta urte eta erdiko haurtxo palestinarra hil egin zen.

Dawabshak 32 urte zituen, eta gorputzaren %80 erreta zuen. Rihan 27 urteko bere emazteak eta lau urteko Ahmed bere semeak, larri jarraitzen dute ospitalean.

Kolono israeldarren erasoa eta ume palestinarraren heriotza

Iragan uztailaren 31n, urte eta erdiko haurtxo palestinar bat hil zen Duma herrian, kolono israeldarrek horren etxeari su emanda. Sutean, gainera, sendi bereko hiru pertsona larri zauritu ziren: haurtxoaren gurasoak eta 4 urteko anaia bat.

Aitak ezin izan ditu erredurak gainditu eta larunbat honetan hil da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea