Mundua -

Errefuxiatuen drama

Parrokietan errefuxiatuen familia bat hartzea eskatu du aita santuak

Vatikanoko bi parrokiak izango dira hori egiten lehenak, aita santuak berak iragarri duenez.

Aita santua
Aita santua
Aita santua

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako parrokia bakoitzean errefuxiatuen familia bat hartzeko deia egin du igande honetan Frantzisko aita santuak. Vatikanoko bi parrokiak izango dira hori egiten lehenak, aita santuak berak iragarri duenez.

"Dozenaka mila errefuxiatuk bizi duten tragediaren aurrean, horiekin bat egitera deitzen gaitu ebanjelioak'', esan du.

Horren harian, eta Jubileua gertu dagoela, Europako parrokia, komunitate erlijioso eta monasterio guztiei dei egin die errefuxiatu familia bat bertan hartzeko.

''Keinu zehatz bat da'', parrokia guztiek egin beharko luketena. Hala, Vatikanoko biak izango dira hori bideratzen lehenak, Frantziskok aurreratu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo munduko albisteak Gerra Siria Albisteak migrazioa Aita santua albisteak Siriar errefuxiatuak Europan albisteak Siria albisteak gaur Eliza Katolikoa albisteak