Mundua -

Errefuxiatuen drama

13 errefuxiatu hil dira, Turkiako kostaldean ontzi bat hondoratuta

20 pertsona erreskatatu dituzte eta beste 13 desagertuta daude. Igande honetako bigarren hondoratzea da.

Hildakoen gorpuak portura eraman dituzte. Argazkia: EFE
Etorkinen artxiboko irudia. EFE
Hildakoen gorpuak portura eraman dituzte. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 13 errefuxiatu (tartean sei adingabe) hil dira igande honetan Egeo itsasoan izan den hondoratzean. Beste 13 lagun desagertuta daude, eta 20 pertsona erreskatatzea lortu dute.

Guztira, 46 pertsona zihoazen Turkiatik irtendako ontzian, Greziako Lesbos uharterantz. Uretan, baina, ferry batekin talka egin dute, Dogan agentziak emandako datuen arabera. Turkiako larrialdi zerbitzuek 20 pertsona erreskatatu dituzte, baina beste 13 lagun desagertuta daude

Igandeko honetako bigarren hondoratzea da hau, Lesbos uharteko kostaldean beste 26 pertsona desagertu baitira gaur goizean

6 urteko neskato baten gorpua aurkitu dute

Bestalde, Greziako kostazainek 6 urteko neskato baten hilotza aurkitu dute Lesbos uharteko uretan. Ez dago argi larunbatean edo igandean hil zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mundua berriak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Siriar errefuxiatuak Europan Turkia Naufragioak Itotzeak itsasoan Mediterraneo itsasoari buruzko azken albisteak