Mundua -

Filtrazioa

CIAko zuzendariaren mezu elektronikoak dituela iragarri du Wikileaksek

John Brennanen mezuak "aurki" publikatuko dituela iragarri du plataformak.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Wikileaks plataformak iragarri du John Brennan CIAko zuzendariaren mezu elektroniko guztiak lortu dituela, eta "aurki" publikatuko dituela.

Duela bi egun, Brennanen helbide elektronikoa hackeatu ote duten ikertzen ari direla esan zioten iturri federalek NBC telebista kate estatubatuarrari.

Webgunea azken urteetako filtrazio garrantzitsuenetakoen egilea izan da. Adibidez, 2010ean AEBren mezu diplomatikoak publikatu zituen. Agiri sekretuen historia osoko filtrazio handiena izan zen.

Julian Assange Wikileakseko sortzailea Ekuadorrek Londresen duen enbaxadan dago 2012ko ekainetik. Bertan, asilo politikoa eskatu zuen, AEBk estradizioa eskatu zuelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Eguneko albisteak