Mundua -

Errefuxiatuen drama

Mafiek sexu-harremanak izatera behartzen dituzte haurrak eta emakumeak

NBEk jakinarazi duenez, umeak sexu-harremanak izatera behartzen dituzte, trafikatzaileei ordaindu eta ihesaldiarekin jarraitu ahal izateko.

Errefuxiatuak. Argazkia: EFE
Errefuxiatuak. Argazkia: EFE
Errefuxiatuak. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziak jakinarazi du testigantza sinesgarriak jasotzen ari dela ihesean ari diren emakumeak eta haurrak sexu-abusuen biktimak direla ohartaraziz.

Aurten, gerratik eta miseriatik ihesi, 664.000 pertsonek zeharkatu dute Mediterraneoa Europako beste herrialde batzuetara heltzeko asmoz, eta horietako % 34 umeak eta emakumeak dira.

Melissa Fleming NBEren Errefuxiatu Agentziako bozeramaileak azaldu duenez, “ume asko sexu-harremanak izatera behartzen dituzte, trafikatzaileei ordaindu eta bidaiarekin jarraitzeko dirurik ez dutelako”.

“Heldu baten babesik ez duten haurrak dira arrisku gehien dutenak”, zehaztu du. Gainera, herrialde batzuetan umeak helduekin batera atxikita izaten dituztela eta, ondorioz, sexu-gehiegikerien biktima izateko arrisku handia dutela azpimarratu du.

Horrez gain, Europan barrena doazen emakumeak ere arriskuan daudela adierazi du, “batez ere gauez bidaiatuz gero edo gutxiengo segurtasunik ez duten ibilbidetan joanez gero”.

Harrera eremu asko jendez gainezka daudela eta argi nahikorik ez dutela kritikatu du. Gainera, bakarrik edo seme-alabekin dauden emakumezkoak  gizonezkoekin nahasten dituztela deitoratu du, “eurentzako leku propioa beharko luketenean”, eta horrek gehiegikeriak ahalbidetzen dituela esan du.

Gauzak horrela, NBEren Errefuxiatu Agentziak emakumeak eta haurrak babesteko neurriak hartzeko eskatu die Europako herrialdeei, “instalazio egokiak eta seguruak eskainita, adibidez”.

Ildo berean, adingabeak atxilotu behar ez izateko alternatibak bilatzeko ere eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 NBE bideoak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa Siriar errefuxiatuak Europan