Mundua -

Basakeria Sirian

Estatu Islamikoak hiru pertsona hil ditu Palmiran zartarazita

Gainera, talde jihadistak burua moztu dio gizon bati Homs hirian, hilketa batengatik zigortu ondoren, eta Jabur tribuko hiru buruzagi bizirik erre ditu Qayaran (Ninive).

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Islamikoak hiru pertsona hil ditu Palmiran (Siria), azken orduetan. Monumentu baten zutabetara lotu eta lehergailuak zartarazi ditu talde jihadistak, Giza Eskubideen Siriako Behatokiak jakitera eman duenez.

Erakundeak Londresen du egoitza, baina informatzaile sare zabala du Sirian. Horien esanetan, baina, oraindik ez dute biktimen nortasunaren berri. Mota honetako aurreneko exekuzioa dela jakinarazi du Behatokiak.

Halaber, talde jihadistak burua moztu dio gizon bati Homs hiritik gertu, hilketa batengatik zigortu ondoren, Behatokiaren esanetan.

Bestalde, Iraqi News albiste atariak azaldu duenez, Estatu Islamikoak Jabur tribuko hiru buruzagi hil ditu, Gobernuari laguntzea egotzita. Iturri horien arabera, talde jihadistako milizianoek kaiolatan sartu dituzte hirurak eta su eman diete. Hilketa Qayaran gertatu da, Ninive probintzian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko berriak Siriako gudaren albisteak Estatu islamiarra berriak Zer ari da gertatzen Sirian?