Mundua -

Parisko atentatuak

Zazpi jihadista suizidetatik bost, dagoeneko identifikatuta

Frantziako Gobernua "zorrotza" izango da “Errepublika estutasunean jarri nahi dutenekin”, ohartarazi du Frantziako Barne ministroak.

Jendarmeak Parisen. Artxiboko irudia: EFE
Jendarmeak Parisen. Artxiboko irudia: EFE
Beste bi erasotzaile identifikatu dituzte

1:45

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Parisko atentatu terroristetan parte hartu zuten zazpi jihadista suizidetatik bost identifikatu dituzte dagoeneko, Fiskaltzak gaur beste biren nortasunaren berri eman ondoren.

Horietako batek Frantziako estadioan egin zuen erasoa. Fiskaltzak agiri batean jakitera eman duenez, aldean zeraman pasaportearen arabera, Ahmad Al Mohammad zen, Sirian 1990eko irailaren 10ean jaiotakoa.

Beste batek Bataclan kontzertu aretoaren aurkako erasoan hartu zuen parte. Samy Amimour omen zen, 1987ko urriaren 15ean Parisen jaiotakoa. Frantziak hura atxilotzeko agindua eman zuen nazioartean.

Bataclanen sarraskia egin ondoren, lehergaiz beteta zeraman txalekoa zartarazi zuen. 89 pertsona hil zituzten bertan, BFM TVren esanetan.

Bobignyn bart egindako miaketak azken horrekin harremana du, telebistak azaldu duenez.

Gaur arte bi terrorista zituzten identifikatuta. Horietako bat, Ibrahim Abdeslam, ihes egindako susmagarriaren anaia zen, Salah Abdeslamen anaia, alegia. Bruselan larunbatean atxilotutako Mohamed Abdeslamen anaia ere bazen.

20 urteko beste batek eraso suizida egin zuen Frantziako estadioaren alboan, Frantzia eta Alemania lagunarteko partida jokatzen ari ziren bitartean. Francois Hollande Frantziako presidentea zelaian zegoen, eta bertatik eraman zuten horren berri izan bezain pronto.

Bataclanen sartu eta lehergaiz betetako txalekoa zartarazi zuen beste terrorista bat Ismael Omar Mostefai izan zela zabaldu zuten larunbatean.

23 pertsona atxilotuta

Frantziako segurtasun indarrek 23 pertsona atxilotu dituzte azken orduetan egindako sarekadetan. Gainera, 31 arma atzeman dituzte, horietako lau ?gerra-armak?, Bernard Cazeneuve Barne ministroak jakitera eman duenez.

Ministroaren arabera, 168 miaketa egin eta material informatikoa ere atzeman dute segurtasun indarrek. Horrez gain, 104 lagun etxean giltzapetu dituzte.

Rodanoko atxilotu baten etxean eta haren gurasoen etxebizitzan suziri-jaurtigailu bat, armak eta munizioa, balen aurkako barnekoak eta Poliziaren besokoak aurkitu dituzte. Atxiloketak 19 departamendu eta hiri handitan egin dituzte.

?Erantzuna zabala eta erabatekoa? izango dela ziurtatu du Cazaneuvek. Frantziako Gobernua ?zorrotza? izango da ?Errepublika estutasunean jarri nahi dutenekin?, ohartarazi du Barne ministroak. ?Terroristek ez dute sekula Errepublika suntsituko, Errepublikak terroristak deuseztatuko dituelako?, azpimarratu du.

Terrorismoaren aurkako borrokan, hainbat operazio egin dituzte Frantziako segurtasun indarrek bart. Hala, 150 miaketa baino gehiago egin ditu Poliziak, Manuel Valls lehen ministroak gaur azaldu duenez. Bestalde, ?Errepublikaren balioen aurka eraso egiten duten meskitak eta elkarteak itxi behar dira?, adierazi du Vallsek RTL irratian.

Frantziako Gobernuak larrialdi-egoera ezarri zuen ostiral gauean. Susmagarrien etxebizitzen miaketak oztopa ditzaketen prozedura legal batzuk ez betetzeko aukera ematen die larrialdi-egoerak segurtasun indarrei.

Grenoblen, Tolosan, Jeumonten eta Bobignyn

Operazioetan ?dozenaka helburu? zituzten ikertzaileek, BFM TV telebistaren arabera. Miaketak Grenoblen (ekialdea), Tolosan (hegoaldea), Jeumonten (iparraldea) eta Bobignyn (Parisko kanpoaldea) egin dituzte.

Bobignyko miaketak Parisko eraso terroristekin lotura zuzena du, France Inforen esanetan.

Grenoblen sei atxiloketa egin eta armak atzeman dituzte, BFM TVk jakitera eman duenez.

Tolosan, La Reynerieko zenbait tokitan, Le Mirail auzoan, hain zuzen ere, gutxienez hiru lagun atxilotu dituzte. Mohamed Merah terrorista, 2012ko martxoan zenbait pertsona hil zituena, bertakoa zen.

belgica polizia policia atentado atentatua paris EFE

Polizia, Belgikan. Efe

Bi atxilotu terrorismoagatik Belgikan

Belgikan atxilotu dituzten zazpi lagunetako biri talde terroristako kide izatea leporatzen diete, eta atxilopean dituzte, Belgikako Fiskaltzak jakitera eman duenez.

Gainerako bostak, berriz, libre geratu dira, tartean Mohamed Abdeslam, ustez Parisko atentatuetan parte hartu zuen eta bilatzen ari diren Salah Abdeslamen anaia.

Belgikako Polizia federalak operazioa egin du gaur goizean Molenbeek barrutian, eta atxiloketarik gabe amaitu da, nahiz eta hasiera batean Salah Abdeslam atzeman zutela zabaldu den.

Baliteke atentatu gehiago izatea, Vallsen esanetan

Bestalde, Vallsek esan duenez, baliteke ?datozen egunetan edo asteetan? atentatu gehiago izatea. Mehatxuak ?denbora asko? iraungo duela ohartarazi du.

?Erreplika berriak espero behar ditugu?, adierazi du. ?Terrorismoaren aurkako gerran hilabeteak daramatzagu?, gogorarazi du. ?Bizitzak normaltasunera itzuli behar du?, baina ?mehatxu terroristarekin denbora asko emango dugu?, esan du.

Atentatuen egile intelektuala Bruselan bizi izan zen, antza

Abdelhamid Abaaoud 28 urteko marokoarra da Parisko atentatuen egile intelektuala, Belgikako segurtasun indarren ustez. Molenbeekeko barrutian bizi izan zen, eta urtarrilean zelula terrorista bat desegin zutenean desagertu zen. Taldeko buruzagia omen zen.

Parisko erasoak iragan urtarrilean Verviersen desegindako zelula batekin lotu dituzte ikertzaileek. Abaaoud omen zen horren buru, eta sarraskia Siriatik antolatu zuela uste du Poliziak. Terrorista suizidekin zuzenean harremanetan izan zen, Belgikako komunikabideek gaur jakinarazi dutenez.

Abdelhamid Abaaoud bilatzeko eta harrapatzeko agindua eman zuten, Belgikako Poliziak zelula jihadista desegin ondoren, Charlie Hebdoren kontrako eraso terrorista gertatu eta egun gutxi batzuetara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Paris gaur Atentatuak argazkiak Estatu islamiarra berriak Jihadismoa albisteak Albisteak