Mundua -

Errefuxiatuak Europan

Harrika eraso diote errefuxiatuz betetako autobus bati, Alemanian

Herrialdearen ekialdean dagoen Jahndorf herrian gertatu da erasoa. Abenduaren hasierara arte, horrelako 817 eraso izan dira Alemanian.

Errefuxiatuak, ilaran, Alemaniako harrera zentro batean sartzeko. EFE
Errefuxiatuak, ilaran, Alemaniako harrera zentro batean sartzeko. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

30 laguneko talde batek harrika eraso dio errefuxiatuz beteta zegoen autobus bati. Erasoa Jahndorf herrian (Alemania ekialdea, Saxonia estatua) gertatu da.

Autobusa harrera zentro batera zihoala egin diote eraso, eta autobuseko leiho bat hautsi eta gidaria zauritu dute.

Aurten Jahndorf herrian izan dira errefuxiatuen kontrako eraso gehien.

Herxheim herrian (Alemania hego-ekialdea) ere, beste eraso bat izan zen atzo, asteko bigarrena, Poliziak baieztatu duenez.

Alemaniako Polizia Federalak Krimenak Ikertzeko duen Departamentuak joan den astean jakinarazi zuenez, abenduaren hasierara arte, errefuxiatuentzat paratutako harrera zentroen kontrako 817 eraso egon dira Alemanian, 2014n jazotakoen halako lau. Kasu gehienetan, talde ultraeskuindarrek eta xenofoboek egiten dituzte.

2015. urte honetan, milioi bat errefuxiatu hartu ditu Alemaniak, marka guztiak onduta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alemania Gaurko azken ordukoa Siriar errefuxiatuak Europan argazkiak