Mundua -

AEBk erreklamatu zuen

Ustezko jihadista bat atxilotu dute Bartzelonan

Espetxera bidali dute. Bilatzeko eta atxilotzeko agindua zegoen bere aurka nazioartean, Estatu Batuek eskatuta.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esquadra Mossoek gizonezko bat atxilotu dute Bartzelonan jihadismoarekin zerikusia duelakoan. 2011tik bilatzeko eta atxilotzeko agindua zegoen bere aurka nazioartean, Estatu Batuek estatuta. Ustez, herrialde horretan Magreb Islamiarrarentzat erreklutatzen zuen eta 2009an talde propio bat egiten saiatu zen.

Jordi Jane Generalitateko Barne kontseilariak adierazi duenez, Ali Charef Damache ustezko terroristak nazionalitate bikoitza du, irlandarra eta argeliarra. Bartzelonako Meridiana etorbidean atxilotu zuten atzo eta espetxean sartu dute, epaitegiak hala eskatuta.

Ali Cref Damache bost urtez izan zen Irlandako kartzela batean, iragan maiatzean aske gelditu zenera arte. Irlandako agintariek ez zuten Estatu Batuetara estraditatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken orduko berriak Bartzelona bideoak Jihadismoa hoy Eguneko albisteak