Mundua -

Liverpool

Atxilotu dute bonba bat zartarazteko mehatxua egin duen gizona

Gizona hiru orduz izan da agenteekin negoziatzen. Aseguru-etxe baten aurka protesta egiten ari zen.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziak atxilotu egin du Liverpooleko (Ingalaterra) erdiguneko eraikin batean bonba bat zartarazteko mehatxua egin duen gizonezkoa.

Liverpool Echo egunkariaren arabera, gizonezkoa protesta egiten ari zen aseguru-etxe baten aurka, eta 15:00etan (Euskadiko ordua) atzeman dute, agenteekin hiru orduz negoziatu eta gero.

Hurrengo orduetan galdekatuko dute, hiriko komisaria batean.

Poliziak azaldu duenez, gertatutakoan ez da inor zauritu, eta eremua itxita izango dute oraindik, ikuskapen lanak bukatu arte.

Bonba mehatxuaren ondorioz, Liverpool erdiguneko hainbat kale hustu eta itxi egin behar izan dituzte hiru orduz.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken ordukoa