Mundua -

Narkotrafikoa

Mexikok Sean Penn galdekatu nahi du 'Chapo' elkarrizketatzeagatik

Mexikoko agintariek gauza gehiago jakin nahi dituzte elkarrizketaren tokiari buruz.

Sean Penn entrevistó al narco 'Chapo' Guzmán el pasado octubre

1:04

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mexikoko agintariek espero dute Sean Penn eta Kate del Castillo aktoreak galdekatu nahi dituzte Rolling Stone aldizkariarentzat Joaquín 'Chapo' Guzmán narkotrafikatzaileari egindako elkarrizketarengatik. Hala jakinarazi du CNN telebista kateak, Mexikoko segurtasuneko goi-kargudun bati aipamena eginez.

Hain zuzen ere, iturriak azaldu duenez (Mexiko segurtasuneko goi-kargu bat) Mexiko agintariek gauza gehiago jakin nahi dituzte elkarrizketaren tokiari buruz.

Larunbat honetan jakin ahal izan denez, aktore estatu batuarra  zuzenean bildu zen 'Chapo'rekin joan zen urrian. Elkarrizketa hori izan zedin ezinbesteko bitartekaritza-lanak egin zituen Del Castillo aktore mexikarrak, La reina del sur telesailean narkotrafikatzaile baten lanak egiten dituenak.

Urtarrilaren 8an berriro atxilotu duten Drogaburuak (2015eko uztailean preso zegoen segurtasun handiko presondegitik ihes egin ondoren)  onartu egin zuen aktorearekin elkarrizketatzea. Elkarrizketa horietako zati handi bat, zuzenean egiteaz gain, bideon bidez egin zen BlackBerry mezularitza-zerbitzuaren bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Mexiko bideoak Eguneko albisteak