Mundua -

Afrika

28 lagun hil dituzte Burkina Fasoko hotel bati egindako erasoan

Al-Qaidari lotutako talde batek bahituta zituen 156 lagunak askatu ditu Poliziak.

Gutxienez 30 pertsona hil dira Burkina Fasoko hotel baten kontrako erasoan. Argazkia: EFE
Gutxienez 30 pertsona hil dira Burkina Fasoko hotel baten kontrako erasoan. Argazkia: EFE
30 lagun hil dira Burkina Fasoko hotel batean izandako bahiketan

2:38

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

28 pertsona hil dituzte larunbat honetan Burkina Fasoko Uagadugu hiriburuko luxuzko hotel baten kontra eta inguruko beste bi tokitan egindako erasotan. Magreb Islamikoko Al-Qaidak bere gain hartu du erasoa.

Burkina Fasoko Armadak, Frantziako tropek lagunduta, Splendid hotelean izandako bahiketa amaitutzat eman zuen Uagadugu hirian, Burkina Fason, hain zuzen ere. Al Qaidako talde jihadista batek orduak eman zituen hotel horren barruan giltzapetuta. Terroristek 156 lagun bahitu zituzten, eta 18 nazionalitateko 26 lagun gutxienez hil.

Eraso terrorista ostiral gauean hasi zen, 20:00etan (tokiko orduan), eta larunbat goizean ebatzi zuten, setioa 13 orduz luzatu ostean.

Segurtasun Ministerioaren iturrien arabera, hoteletik gertuko jatetxe batean hasi zen erasoa, finantza-barruti batean. Zonalde horretan mendebaldarrak, NBEko langileak eta Frantziako Armadako kideak ibili ohi dira.

Litekeena da jatetxe horretan 10 lagun tirokatu izana, eta beste 30 bat bahitu izatea.

Geroago, bonba bat zuen auto bat eztanda egin dute hoteleko atarian, eta barrura sartu ziren terroristak, tiroak botaka, Clement Sawadogo Funtzio Publikorako ministroak azaldu duenez.

"Bi lagun ikusi nituen: bata, txano batekin eta bestea, aurpegia estali barik eta jendeari tiroka egiten. Horietako bat arabiarra zen, eta bestea beltza zen", adierazi du ministroak komunikabideen aurrean.

Burkinako Gobernuak jakinarazi duenez, hiru terrorista hil dira Armadak abiatutako operazioan, "arabiar bat eta bi afrikar".

Roch Marc Christian Kabore Burkina Fasoko presidenteak baieztatu duenez, bikote australiar bat bahitu dute herrialdearen iparraldean, Maliko mugatik gertu. Antza denez, gizonezkoa medikua da eta 1972az geroztik klinika bat du herrialdean. Hasiera batean, bahituak bi hiritar austriar zirela adierazi du Burkina Fasoko Segurtasun Ministerioak. Oraingoz ez dute zehaztu bahiketak hotelaren kontrako erasoarekin zerikusirik duen ala ez.

Burkinako Armadak Frantziako eta AEBko agenteen laguntza izan du, jihadismoaren aurka borrokatzeko Sahelen egoitzak baitituzte.

Terroristak hoteleko goikaldeko solairuetan lubakitu ziren, eta lehergaiak hainbat lekutan kokatu zituzten. Horren ondorioz, Armadako soldaduek astiro egin zuten aurrera, solairu bakoitzaren segurtasuna baieztatzen ibili behar izan zirelako.

Azkenean, terroristak tiroz hil dituzte, eta 126 lagun askatu, baina oraindik ez dakite tiroketa hartan biktimarik izan ote den.

Christian Kabore Burkinako presidenteak Ministroen Batzordeko ezohiko bilera deitu du, eta 72 orduko dolua ezarri du biktimen omenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako albisteak Nazioartea Atentatuak argazkiak Jihadismoa hoy Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Turismo-apartamentuen albisteak