Mundua -

Frantzia

Armak zeramatzan gizon bat atxilotu dute Disneyland Parisen

Susmagarriarekin batera neska gazte bat zegoen, baina ihes egitea lortu du.

Disneylandeko New York Hotelean atzeman dute susmagarria. Argazkia: disneylandparis.es
Disneylandeko New York Hotelean atzeman dute susmagarria. Argazkia: disneylandparis.es
Disneylandeko New York Hotelean atzeman dute susmagarria. Argazkia: disneylandparis.es

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Poliziak bi pistola, kartutxo-kutxa bat eta Koran bat zeramatzan gizonezko bat atxilotu du ostegun honetan Disneyland Parisen.

Poliziaren iturriak aipatuta EFE agentziak jakinarazi duenez, gizona New York Hotelaren atarian atzeman dute segurtasun zerbitzuek, susmagarriak segurtasun arkua zeharkatu eta gero.

Antza denez, Frantziako inteligentzia zerbitzuek ez zuten fitxatuta gizona.

France Info irrati-katearen arabera, atxilotutakoa 28 urtekoa da, eta gela bat erreserbatzeko sartu ei da hotelean.

Le Parisien egunkariak gaineratu du gizonezkoarekin batera neska gazte bat zegoela, baina ihes egitea lortu duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Zer gertatu da Parisen? Frantzia berriak Estatu Islamikoa Jihadismoa albisteak Albisteak