Mundua -

Lege polemikoa

Italiak sexu bereko pertsonen ezkontzen legea onartu du

Halere, homosexualek ezin izango dute umeak adoptatu; gaiak polemika handia piztu eta Renzik atzera egin du azkenean.

Duela egun batzuk Milanon egindako elkarretaratzea, legaren alde. Irudia: EFE
Duela egun batzuk Milanon egindako elkarretaratzea, legaren alde. Irudia: EFE
Duela egun batzuk Milanon egindako elkarretaratzea, legaren alde. Irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiako Senatuak onartu egin du gaur, asteartea, ezkontza zibilen lege berri bat, sexu bereko pertsonek ezkontzeko aukera izan dezaten, baina, azkenean, homosexualek ezin izango dute umeak adoptatu.

Testua onartu ahal izateko, Matteo Renziren Gobernuak konfiantza mozioa aurkeztu du eta 173 aldeko boto eta 71 kontrako jaso ditu. Movimento Cinque Stelle alderdiko kideek alde egin dute, bozketa hasi aurretik.

Lehen ministroak modu hori aukeratu du, baina arriskutsua zen, onartu egin izan ez balute, dimisioa eman behar zuen eta. Partito Democratico (PD) eta Nuovo Centro Destra (NCD) alderdiek lortu dute akordioa mozioa aurkeztu aurretik.

Alabaina, azkenean, ez dute akordioan sartu homosexualek adoptatzeko aukera izatea. Orain, testua Diputatuen Ganberan onartu beharko dute.

Algelino Alfano NCDren buru eta Barne ministroak txalotu egin du Bruselatik lortutako akordioa. "Italiari egindako opari polita izan da sexu bereko bi pertsonari seme-alabarik izatea ekiditea, naturaren kontrakoa baita", esan du.

"Nire ustean, gaur adierazpen zentzudunak egin beharko lirateke. Italiari egindako oparia izan da esatea ez dagoela B mailako hiritarrik. Lege hau norabide egokian abiatu da", nabarmendu du Maria Elena Boschi Erreformetarako ministroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Albisteak