Mundua -

Krisi

Brasilgo Gobernua utzi du Rousseffen kide nagusiak

PMDB alderdiak 31 ministeriotako zazpi ditu bere esku, eta Temer alderdiaren burua presidenteorde da.

ilma Rousseff Brasilgo presidentea. Argazkia: Efe
ilma Rousseff Brasilgo presidentea.
ilma Rousseff Brasilgo presidentea. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dilma Rousseff Brasilgo presidenteak Gobernua erreformatzeko negoziazioak abiatuko ditu, Brasilgo Mugimendu Demokratikoaren Alderdiak (PMDB) gobernu koalizioa uztea erabaki ostean.

Jaques Wagner Rousseffen kabineteko buruak kazetarien aurrean azaldu duenez, gainerako alderdi ofizialistekin jarriko dira harremanetan orain. Wagnerrek ez du baloratu nahi izan PMDB herrialdeko alderdi garrantzitsuenaren eta Michel Temer presidenteordea buru duen alderdiaren erabakia.

PMDB alderdiak 31 ministeriotako zazpi ditu bere esku, baina Henrique Alves Turismoko arduradunak aurrea hartu zion alderdiari, eta astelehenean egin zion uko karguari.

Oraindik PMDBren esku daude Minak eta Energia, Osasuna, Nekazaritza, Portuak, Abiazio Zibila eta Zientzia eta Teknologia ministerioak, horien arduradunek oraindik ez baitute iragarri zer egin behar duten.

PMDBren zuzendaritza nazionalak hartutako erabakiaren arabera, afiliatu guztiek utzi behar dituzte Gobernuan dituzten karguak, eta neurri horrek, ministroez gain, enpresa eta erakunde publikoetako 200 bat goi karguduni eragiten die.

Wagnerrek esan du ostiralerako amaitu nahi dituztela kargu horien inguruko negoziazioak, eta berretsi du krisi politikoa oposizioak sortu duela, Rousseffen kontra epaiketa politikoa eginda, "argudio juridikorik gabe".

Era berean, Presidentzia ministroaren kargua ez dagoela hutsik azpimarratu du, Rousseffek Luiz Inacio Lula da Silva izendatu duela postu horretarako, nahiz eta izendapena bertan behera geratu zen erabaki judizial batengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken ordukoa Brasil albisteak