Mundua -

Immigrazioaren drama

Ehunka migratzaile hil dira Mediterraneoan

Antza denez, lau ontzitan zihoazen, Egiptotik Italiara. BBCren arabera, biktimak 400 dira.

Hainbat etorkinen erreskate bat. Argazkia: EFE (artxibokoa)
Hainbat etorkinen erreskate bat. Argazkia: EFE (artxibokoa)
Hainbat etorkinen erreskate bat. Argazkia: EFE (artxibokoa)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau ontzitan zihoazen ehunka pertsona hil dira gaur Mediterraneo itsasoan, itota, Sergio Mattarella Italiako presidenteak baieztatu duenez.

BBCren arabierazko telebista katearen arabera, hildakoak 400 ei dira.

Mattarelak adierazi duenez, Europak hausnarketa egin behar du migrazio politikari buruz, gaur gertatutako "tragedia" berriz ere errepikatzea galarazteko.

Italiako presidenteak ez du zehaztasun gehiagorik eman gertatutakoaren inguruan. Italiako kostazainek esan dute ez dutela inolako hondoratzearen berri.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 EB Albisteak migrazioa gaur Europako herrialdei buruzko albisteak Eguneko albisteak Itotze kasuak Espainiako mediterranear kostaldeari buruzko berriak