Mundua -

Riad

Petrolioarekiko mendekotasuna murrizteko egitasmoa, Saudi Arabian

Plan handiak, besteak beste, Aramco konpainiaren akzioen % 5 eta horren filialak saltzea eta Burtsara ateratzea aurreikusten du.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Saudi Arabiako Gobernuak asmo handiko egitasmo bat onartu du, petrolioarekiko mendekotasuna murrizteko. Salman bin Abdelaziz erregearen exekutiboak inbertsioak garatu eta petrolioa ez diren esportazioak areagotu nahi ditu 2030era arte.

'Saudi Arabia-2030 Ikuspegiaren Proiektua' onartu duela jakinarazi du Ministroen Kontseiluak agiri batean. Besteak beste, Aramco konpainiaren akzioen % 5 eta horren filialak saltzea eta Burtsara ateratzea aurreikusten du.

Egitasmoa betetzeko eta jarraitzeko mekanismoak eta neurriak martxan jartzeko agindua eman dio Exekutiboak Gai Ekonomikoetarako Kontseiluari.

Proiektuarekin Saudi Arabia “munduarentzat eredugarri” bilakatu nahi dela goraipatu du erregeak hitzaldi batean. Era berean, egitasmo handi hori gauzatzeko lan egitea eskatu die herritarrei.

Datozen 15 urteetarako bide orria

Bestalde, datozen 15 urteetarako bidaia orria dela adierazi du Mohamed bin Salman printze oinordekoak Al Arabiya telebistari eskainitako elkarrizketa batean.

“Helburua inbertsioak eta diru-iturriak dibertsifikatu, Saudi Arabaiako ekonomiak petrolioarekiko duen mendekotasuna bukatzeko”, nabarmendu du Mohamed bin Salmanek.

Saudi Arabiako printzeak ukatu egin du petrolioaren prezioak behera egin izanak zerikusirik duenik egitasmo horrekin. Erresuma ultrakontserbadoreak eta Persiar golkoko beste herrialde batzuek diru-laguntzak murriztu behar izan dituzte.

“Prezioen gorakadak bultzada emango lioke proiektuari, baina ez luke eraginik izango”, esan du. “Petrolioa behar dugu, baina 2020an petroliorik gabe biziko gara”, erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo munduko albisteak Eguneko albisteak Petrolioa Saudi Arabia gaur