Mundua -

Bi auto-bonba

Gutxienez 38 hildako eta zauritu ugari Iraken izandako bi atentatutan

Aldi berean jazo diren bi leherketa izan dira, Bagdadetik 280 kilometro dagoen Samaua herrian.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 38 pertsona zendu dira eta hainbat pertsona zauritu dira (orain arte 86) Bagdadetik 280 kilometro dagoen Samaua herrian jazo diren bi atentatutan. Bi auto-bonbak aldi berean lehertu dituzte.

Irakeko Poliziako iturri batek EFEri jakinarazi dionez, ibilgailuetako batek hiriko autobus-geltokitik gertu egin du eztanda.

Beste atentatua Al Sharya-ko gunean (Samaua erdialdean) izan da, eta leherketaren eraginez hainbat auto suntsituta geratu dira.

Estatu Islamikoak bere gain hartu du atentatuen ardura foru jihadistetan zabaldu duen ohar baten bidez. Bertan zehaztu duenez, bere erakundeko bi kidek eztandarazi dituzte lehergailuak. Itxura denez, lehendabizikoa militarren aurkakoa izan da, eta bigarren auto-bonba lehendabiziko leherketara hurbiltzen ari ziren segurtasun indarren aurkakoa izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Atentatuak Eguneko albisteak Irakeko albisteak Ekialde Hurbileko albisteak