Mundua -

Hauteskunde autonomikoak

Aldaketarik ez Ipar Irlandako Biltzarraren osaketan

Inkestek aldaketa gutxi aurreikusten zituzten probintzia britainiarreko panorama politikoan.

Boto-zenbaketa Erresuma Batuko osteguneko hauteskunde autonomikoetan. Argazkia: EFE
Boto-zenbaketa Erresuma Batuko osteguneko hauteskunde autonomikoetan. Argazkia: EFE
Boto-zenbaketa Erresuma Batuko osteguneko hauteskunde autonomikoetan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Irlandako Biltzarraren osaketak ez du aldaketarik erakusten ostegunean izandako hauteskunde autonomikoen ostean. Hauteskunde horietan Alderdi Demokratiko Unionistak (DUP) eserleku kopuru handiena lortu ditu (38), gaur jakitera eman dituzten datuen arabera.

Biltzar hori osatzen duten 108 eserlekutik 105 zehaztu direnean, DIP alderdiak (unionista eta britainiar zalea) botatuena izaten jarraitzen du, Sinn Fein errepublikazaleak atzetik jarraitzen diolarik, oraingoz 26 eserleku eskuratuta.

Hauteskundeen boto-zenbaketa geldo doa, hauteskunde-sistema korapilatsua dela-eta.

Ulsterreko Alderdi Unionistak (UUP) 15 eserleku ditu eta Ulsterreko Alderdi Sozialdemokrata eta Laboristak, berriz, 12. Gainerako eserlekuak alderdi txikiagoen artean banatzen dira.

Inkestek aldaketa gutxi aurreikusten zituzten probintzia britainiarreko panorama politikoan.

Lortutako emaitzen arabera, DUP eta Sinn Fein alderdiak erkidego bakoitzeko (batetik, protestante unionistak; bestetik, katoliko-nazionalistak) ordezkari nagusiak izaten jarraitzen dute.

Ipar Irlandan egindako hauteskunde autonomikoez gain, Eskozia eta Galesen ere izan ziren hauteskundeak ostegunean, baita Ingalaterran ere (kasu horretan, tokikoak).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Albisteak