Mundua -

Afganistan

Talibanek Mansurren heriotza baieztatu eta ondorengoa izendatu dute

Maulawi Obaidullah mula izendatu dute ondorengo, AEBren drone batek talibanen burua hil eta egun gutxira.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Talibanek gaur baieztatu dute Mansur mula euren burua larunbatean hil zutela AEBren drone batek egindako bonbardaketa batean, eta Maulawi Obaidullah mula izendatu dute ondorengo.

"Afganistango Emirerri Islamikoak (talibanek euren buruari deitzeko modua) iragartzen du Mansur mula buruak martirioa besarkatu zuela larunbatean AEBren drone baten bonbardaketan", adierazi dute agiri batean.

Obaidullah mula talibanen sistema judizialaren arduradun nagusietako bat da, elizgizon errespetatua, eta Mansurren bigarren laguntzaile nagusia. Agirian adierazi dute "eztabaida luze baten ostean" erabaki dutela bera izendatzea.

Era berean, Obaidullah mullaren azpikoa Sirajundin Haqqani izango omen da, Mansur mularen lehenengo laguntzaile zena.

Talibanek azaldu dutenez, Mansur Mula Kandahar probintzia afganistandarraren eta Balutxistan pakistandarraren artean hil zuten, baina AEBk zehaztu zuen Pankistango eremuaren barruan hil zutela.

Pakistango Gobernuak ez zuen talibanen buruaren heriotza baieztatu nahi izan, eta Nisar Ali Khan Barne ministroak esan zuen AEBren droneak ez zuela muga zeharkatu eta lurraldetik kanpo egin zuela erasoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken ordukoa