Mundua -

Christina Grimmie

'The Voice' saioko abeslari bat hil dute kontzertu bat eman ondoren

Christina Grimmie, 'The Voice' telebista-saioan ezaguna egin zen abeslaria, Orlandon kontzertu bat eskaini ondoren hil dute.

Tiroz hil dute Christina Grimmie, 'The Voice' saioaren abeslaria

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Christina Grimmie, 'The Voice' telebista-saio ezaguneko abeslari ohia, tiroz hil dute gaur Orlandon, kontzertu bat eskaini ondoren.

"Christina Grimmie hil egin da jasandako zauri larrien ondorioz", adierazi du Orlandoko Poliziak Twitterren.

Heather Weiss Grimmieren publizitate arduradunak "familiaren eta lagunen intimitatea errespetatzeko" eskatu du agiri batean.

Erasotzaileak autografoak sinatzen ari zela egin dio tiro 22 urteko abeslariari, eta bere buruaz beste egin du gero.

Orlandon, The Plaza Live  Antzokian, izanda da tiroketa, 'Before you Exit' taldearekin batera kontzertua eskaini ondoren. 22:45ean izan da gertakaria, eta une horretan 60 lagun zeuden abeslariarekin, NBC katearen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gaur Azken kultur albisteak Gaurko azken orduko albistea