Mundua -

Frantziako Barne ministroa

Cazeneuve: 'Terrorismo ekintza mespretxagarria izan da'

Magnanvilleko erasoa “ekintza terrorista zitala” izan dela ziurtatu du Frantziako lehen ministroak. Gizon batek bi polizia hil zituen Paristik gertu.

Bernard Cazeneuve Frantziako Barne ministroa. Artxiboko irudia: EiTB
Bernard Cazeneuve Frantziako Barne ministroa. Artxiboko irudia: EiTB
Cazenauve: 'Terrorismo ekintza mespretxugarri bat izan da'

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek bi polizia hil ditu Magnanvilleko etxebizitza batean. “Terrorismo ekintza mespretxagarria” izan dela ziurtatu du gaur Bernard Cazeneuve Frantziako Barne ministroak.

Cazeneuve Francois Hollande Frantziako presidentearekin bildu da goizean. Premiazko bilera amaitu ondoren, erasoa gaitzetsi du ministroak.

Terrorismoaren mehatxuaren aurrean Gobernua lanean ari dela ziurtatu du ministroak. Zentzu horretan, 2016 hasi zenetik 100 atxiloketa baino gehiago egin dituztela gogorarazi du.

Bi polizien hilketa “ekintza terrorista zitala” izan dela salatu du Cazeneuvek.

“Mehatxu handia da Frantzian, Europan, Mendebaldean, azken 48 orduetako gertakariek AEBn argi utzi duten bezala”, azaldu du.

Zigortua

Poliziaren hiltzailea zelatatu omen dute Frantziako segurtasun indarrek. Zaintzak zalantzak sortu ditu eta Barne ministroak erantzun nahi izan du. 25 urteko erasotzailea Mantes de Jolien bizi zen eta terrorismo jihadistagatik espetxe-zigorra bete du dagoeneko. Frantziarra da.

Larossi Abballa aurrekariak ditu, komunikabideek jakitera eman dutenez. Beste zazpi lagunekin batera zigortu zuten 2013an. Hiru urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, Pakistanera mezu jihadistak bidaltzeagatik.

Irailean espetxetik atera ondoren, 2015eko apirilean otordu lasterreko jatetxe bat zabaldu zuen Mantes de Jolien. France Info irratiaren arabera, azken hilabeteetan zerbitzu sekretuek zelatatu dute.

Le Mureaux eta Mantes de Jolieko polizia-etxeak bisitatuko ditu Cazeneuvek goizean. Ministroaren ahotan, hildakoaren lankideak “traumatizaturik” daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Paris azken ordukoa Frantzia albisteak Atentatuak albisteak Jihadismoa hoy Gaurko azken orduko albistea