Mundua -

Garbiketa Turkian

Turkiako 103 jeneral atxilotu dituzte kolpearekin zerikusia dutelakoan

Horien artean, Akin Ozturk Aireko Indarretako komandante ohia, kolpe saioaren burua izatea leporatuta. Gainera, 8.513 polizia lanik gabe utzi dituzte.

Turkiako indar berezietako kide bat kolpeko biktimen hiletan. Argazkia: EFE
Turkiako indar berezietako kide bat kolpeko biktimen hiletan. Argazkia: EFE
Turkiako indar berezietako kide bat kolpeko biktimen hiletan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Turkiako Armadako 103 jeneral eta almirante atxilotu ditu Poliziak, iragan ostiraleko estatu-kolpe saioarekin zerikusia dutelakoan, Anadolu albiste-agentziak jakitera eman duenez.

Guztira, 356 jeneral eta almirante ditu Turkiako Armadak, beraz goi-kargudunen ia heren bat atxilotu dituzte.

Horien artean, lurreko indarretako 2. eta 3. Armadako komandanteak eta Akin Ozturk Aireko Indarretako komandante ohia, kolpe saioaren burua izatea egotzita.

8.513 polizia, lanik gabe

Gainera, 8.513 polizia lanik gabe utzi dituztela iragarri du gaur Turkiako Segurtasun zuzendaritza nagusiak, iragan ostiraleko estatu-kolpe saioarekin zerikusia dutelakoan, Hurriyet egunkariak gaur jakinarazi duenez.

“Segurtasuneko zuzendaritza nagusiak operazioa abiatu zuen bart. Turkia osoan 8.513 agente lanik gabe utzi dituzte, horien artean ofizialak”, azaldu du egunkariaren webguneak.

Polizien zerrenda probintzietara bidali zuten eta poliziak probintzietako segurtasun zuzendaritzetara deitu zituzten. Bertan armak entregatu behar izan dituzte.

Operazioa ikerketen eta atxiloketen emaitza izan da Armada, Epailetza eta polizien artean.

Orain arte 6.000 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte, 2.700 magistratu baino gehiago kaleratu eta ehun bat fiskal eta epaile atxilotu dituzte.

Iragan ostiraleko kolpe saioak 290 bat hildako utzi zituen, horien artean, kolpearen aurkako 190 lagun (zibilak, militarrak eta poliziak) eta beste ehun bat kolpista.

Ez da aurreneko aldia

Mota honetako purga bat bizi duen aurreneko aldia ez da; izan ere, aurreko bi urteetan lana kentzeko prozedura masiboak izan dira, Fethullah Gulen kleriko kontserbadorearen ustezko jarraitzaileen aurka.

AEBko elizgizon erbesteratua “estatu paralelo” bat muntatzen ari dela salatu dute AKPko Exekutiboak eta Recep Tayip Erdogan presidenteak, Gobernua ordezkatzeko altxamendu militarra antolatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken minutuko albisteak Gaurko azken ordukoa Turkia berriak