Mundua -

Hauteskundeak AEB-n

Trump hautagaiaren presidenteorde izatea onartu du Mike Pencek

Indianako gobernadoreak Alderdi Errepublikanoaren adarrik kontserbadoreena ordezkatzen du, eta Trumpentzat lagungarri izan daiteke.

Trump eta Pence, Alderdi Errepublikanoak Clevelanden (Ohio) egin duen batzarrean. Argazkia: EFE
Trump eta Pence. EFE
Trump eta Pence, Alderdi Errepublikanoak Clevelanden (Ohio) egin duen batzarrean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mike Pence Indianako gobernadoreak Donald Trump AEBko Presidentetzarako hautagai errepublikanoaren presidenteorde izatea onartu du ofizialki.

"AEBko presidenteorde gisa lan egin eta lehiatzeko izendapena onartzen dut", esan du Pencek Alderdi Errepublikanoa Clevelanden (Ohio) egiten ari den batzarrean. Donald Trump hautagai izendatuta ekin zioten konbentzioari, eta ostegun honetan Penceren txanda izan da.

"Azaroaren 8an Donald Trump AEBko 45. presidente aukeratuko dugu", esan du gobernadoreak, Clevelanden batutako jarraitzaileen txalo artean.

Hitzaldian Clinton aurkaria hartu du ahotan Pencek. Haren ustean, bi izen izango dira hauteskundeetan: Trump eta Clinton. "Utz dezagun argi oraintxe bertan, Hillary Clinton ez da AEBko presidente izango", nabarmendu du buruzagi errepublikanoak.

Pencek 57 urte ditu eta Indianako gobernadorea da. Alderdi Errepublikanoaren adarrik kontserbadoreeneko kidea da, eta Alderdiak begi onez ikusten du. Trumpek haren eskarmentu politikoa hartu du kontuan izendapena egiteko; izan ere, Pencek errepublikanoen zuzendaritzara gehiago hurbildu ahal du hautagai diruduna.

http://www.eitb.eus/eu/tag/donald-trump/

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken orduko berriak Ameriketako Estatu Batuak berriak Hauteskundeak AEB 2024 Donald Trump albisteak