Mundua -

Mugarik Gabeko Medikuak

Yemengo sei ospitaletako langileak ebakuatuko ditu MSF erakundeak

Astelehenean Abs hiriko ospitale baten aurka izandako bonbardaketa baten ostean hartu dute erabakia. 19 pertsona hil eta 24 lagun zauritu ziren.

Herritarrek Abs hiriko ospitale baten aurka izandako bonbardaketa salatu dute. Argazkia: EFE
Herritarrek Abs hiriko ospitale baten aurka izandako bonbardaketa salatu dute. Argazkia: EFE
Herritarrek Abs hiriko ospitale baten aurka izandako bonbardaketa salatu dute. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mugarik Gabeko Medikuak (MSF) erakundeak iragarri duenez, Yemengo iparraldean kudeatzen dituzten sei ospitaletako laguntzaileak handik ateratzen hasiko dira. Erabaki hori Yemen ipar-mendebaldeko Abs hiriko ospitale baten aurka izandako bonbardaketa baten ostean hartu dute, 19 pertsona hil eta 24 lagun zauritu baitziren. MSF arduratzen da ospitale horren kudeaketaz, eta, erakundeak azaldu duenez, inoiz izandako “erasorik bortitzena” izan da.

Mugarik Gabeko Medikuek ohar batean jakitera eman dutenez, Saada probintziako Haydan, Razé, Al Gamuri eta Yasningo ospitaleetan laguntza eskaintzen duten MSF erakundeko langileak bertatik atera eta lekuz aldatuko dituzte. Modu berean, Hajjah probintzian erakunde horren laguntzaz kudeatzen dituzten Abs eta Al Gamuriko osasun zentroetako langileak bertatik aterako dituzte.

Gaur egungo egoera dela eta, osasun zentro horietan dauden gaixoek, baita langileek ere, arrisku handia dutela salatu du erakundeak. Era berean, arabiar koalizioak mota horretako erasoak eragozteko duen gaitasunean ez duela sinesten esan du.

Halaber, Saudi Arabiak zuzentzen duen nazioarteko koalizioaren eta huthien arteko elkarrizketak amaitutzat eman zirenetik, arabiar koalizioak aireko erasoak ugaritu egin dituela salatu du Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak. Eraso horiek herrialde osoan zehar zabaldu direla gaineratu du MSFk.

Horrenbestez, ebakuazio horrek izan ditzakeen ondorioek pena ematen diela azaldu dute, baina etorkizunean egoera hobetu eta zonalde horretara itzultzeko aukera izango dutelakoan daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Atentatuak argazkiak Albisteak Gaur Eguneko albisteak