Mundua -

Belgika

Emakume batek hiru lagun zauritu ditu labana batekin, Bruselan

RTBF telebista-kateak jakitera eman duenez, emakumeak buruko gaitza du, ikerketaren lehen ondorioen arabera.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume batek hiru lagun zauritu ditu labana batekin Ucclen, Belgikan, Bruselako Fiskaltzak jakitera eman eta hainbat hedabidek zabaldu dutenez. Antza, erasotzaileak ez die poliziei jaramonik egin, eta tiro egin behar izan diote, besoan.

RTBF telebista-kateak jakitera eman duenez, emakumeak buruko gaitza du, eta esan dute ez dela eraso terrorista izan, orain arte ikertutakoaren arabera.

Zauritutako hiru lagunak eta erasotzailea bera ospitalera eraman behar izan dituzte.

RTL telebista-kateari Uccleko alkateak egindako adierazpenen arabera, emakume batek mehatxu egin die autobus bateko bidaiariei, eta, jarraian, autobusetik jaitsi ostean, hainbat laguni eraso die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Brusela albisteak Albisteak