Mundua -

Organizazioaren bozeramailea

Al Adnani Estatu Islamikoaren propagandaren burua hil dute Sirian

Hala iragarri du Amaq ISISi lotutako agentziak: "Abu Muhamad al Adnani Estatu Islamikoaren bozeramailea martiri egin dute Alepoko kanpaina gidatzen ari zela".

Etxebizitza gune bat Alepon, orain dela egun batzuk egindako bonbardaketa baten ostean. EFE
Etxebizitza gune bat Alepon, orain dela egun batzuk egindako bonbardaketa baten ostean. EFE
Etxebizitza gune bat Alepon, orain dela egun batzuk egindako bonbardaketa baten ostean. EFE

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abu Muhamad al Adnani Estatu Islamikoaren bozeramaile eta propagandaren burua hil dute Alepo Siriako hirian, Amaq ISISi lotutako albiste-agentziak zabaldu duenez.

"Abu Muhamad al Adnani Estatu Islamikoaren bozeramailea martiri egin dute Alepoko kanpaina gidatzen ari zela", dio Amaqek publikatutako albisteak.

Bestalde, Estatu Islamikoak ere panegirikoa argitaratu du abuztuaren 29an, eta, bertan dioenez, Al Adnani "jihadekin beharra bete duen jaun ausarta" izan zen, eta "komandante martiriekin bat egitera abiatu da".

Halaber, orain arte ISISen bozeramailea izandakoak "Jainkoaren aginduari jarraitu dio, Jainkoaren arerioak mendean hartu ditu, Islamaren frontean borrokatu da eta egia aldarrikatu du ordua heldu zaion arte", gaineratu dute.

Aurretik, urtarrilean, Irakeko indarrek iragarri zuten Al Adnani zauritu egin zela Anbar probintzian nazioarteko koalizioak AEBk gidatuta egindako aireko bonbardaketa batean, eta, hori dela eta, Mosulera jo behar izan zuen. Bertan galdu zuten Al Adnaniren arrastoa.

AEBko indar militarren arabera, Estatu Islamikoaren bozeramailea Al Baben (Alepotik gertu) egindako bonbardaketa baten helburu izan zen, baina ez dute haren heriotza baieztatu.

Propaganda burua

Al Adnanik (bere benetako izena Taha Sobhi Falaha zen) 39 urte zituen eta Idlib Siriako probintzian jaio zen. Hasieran, Al Kaidaren kide izan zen, eta, ondoren, Estatu Islamikoa sortzea erabaki zuen, beste 40 milizianorekin batera. Egun, baina, horietako oso gutxi geratzen dira bizirik, eta hori oker handia da erakunde terroristarentzat.

Estatu Islamikoaren propagandaren burua zen. 2014ko ekainean, kalifa-herria aldarrikatu zuen Siriako iparraldean eta Iraken.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gerra Siria Estatu islamiarra berriak Eguneko albisteak Siria gaur