Mundua -

gerra Sirian

Ia 500 zibil hil dira Alepon eta inguruetan su-etena bukatu zenetik

Giza Eskubideen Siriako Behatokiaren arabera, biktimen artean 90 adingabe eta 40 emakume daude, baita 1.200 zauritu ere

Alepon izandako bonbardaketa bat. Artxiboko irudia.
Alepon izandako bonbardaketa bat. Artxiboko irudia.
Alepon izandako bonbardaketa bat. Artxiboko irudia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 497 pertsona hil dira Alepon eta haren inguruetan, irailaren 19an Siriako su-etena amaitu zenetik. Hala jakinarazi du Giza Eskubideen Siriako Behatokiak.

Biktimen artean 90 adingabe eta 40 emakume daude, 1.200 zaurituz gain.

Gobernuz Kanpoko Erakundeak zehaztu duenez, gutxienez 305 pertsona Errusiako eta Siriako hegazkinek Alepoko ekialdeko auzoen aurka egindako bonbardaketen ondorioz hil dira. gune hori aurkako alderdi armatuen esku dago, eta armadak inguratuta dauka.

Beste 17 zibil, horien artean lau ume, Gobernuko indarrek Al Maadi, Al Sajur, Al Helik eta Saif al Daula auzoen kontra jaurtitako artilleria jaurtigaien eraginez zendu dira.

Halaber, beste 124 zibil errusiar eta siriar hegazkinek Alepo hiritik gertu dauden herrien aurkako bonbardaketetan hil dira.

Bestalde, 50 pertsona talde erreboltariek Gobernuaren mende dauden hiriko guneen kontrako erasoetan akabatu dira.

AEBren eta Errusiaren artean hitzartutako su-etena irailaren 12tik 19ra bitartean egon zen indarrean Sirian, eta borrokak murriztea lortu zuen herrialde guztian zehar, batez ere Alepo hirian.

Su-etena bukatutzat eman eta handik eta hiru egunera, Siriako armadak Alepo erasotzeari ekin zion berriz eta are eta bortitzago, Errusiako hegazkinen laguntzarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gerra Siria Albisteak Siria albisteak gaur