Mundua -

Legea erretiratu dute

Turkiak ez ditu adingabeekin sexua dutenak amnistiatuko, ezkondu arren

Ankarako Gobernuak bertan behera utzi du lege-proiektu polemikoa.

Lege-proiektuaren kontrako manifestazio ugari izan dira Turkian. EFE
Lege-proiektuaren kontrako manifestazio bat. EFE
Lege-proiektuaren kontrako manifestazio ugari izan dira Turkian. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ankarako gobernuak polemika eragin duen lege-proiektua erretiratu du, Binali Yildirim Turkiako lehen ministroak iragarri duenez. Horren arabera, adingabeekin sexua zuten gizonei amnistia emango liekete, baldin eta biktimarekin ezkontzen baziren.

Proiektuak protestak eragin ditu, adingabeen bortxatzaileak aske gera zitezkeelako legea indarrean sartuz gero. Turkian ugariak dira behartutako ezkontzak, eta biktima erasotzailearekin ezkontzera behartzen du zenbaitetan familiak. "Bortxaketak ezin dira legeztatu", salatu dute proiektuaren kontra daudenek.

Gobernuak, baina, atzera egin du azkenean. Proiektua azaroaren 16an aurkeztu zuen, eta, zirriborroaren arabera, egun horren aurretik ere adingabe bati egindako sexu-erasoengatik ezarritako zigorrak bertan behera geratu behar ziren, erasotzaiea biktimarekin ezkonduz gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken ordukoa Tratu txarrak