Mundua -

Karak herrian

Gutxienez 14 hildako Jordania hegoaldean izandako tiroketa batean

Zazpi polizia, bi zibil jordaniar, turista kanadar bat eta lau gizon armatu lirateke zendutakoak.

Jordaniako Polizia zaintza lanetan. Argazkia: EFE
Jordaniako Polizia zaintza lanetan. Argazkia: EFE
Jordaniako Polizia zaintza lanetan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez hamar pertsona hil dira, horien artean kanadar turista bat, Jordaniako poliziak hainbat ezezagunetik izan duen tiroketa baten ondorioz. Ezezagunak Karak herriko (Jordaniako hegoaldea) zitadela historikoan gotortu dira, Segurtasun Nazionaleko departamentuak ohar baten bidez jakinarazi duenaren arabera.

Bertan jasotzen denez, zazpi polizia, bi zibil jordaniar, turista kanadar bat eta lau gizon armatu dira hildakoak, eta beste 27 pertsonak zauriak izan dituzte.

Zehaztu gabeko erasotzaile batzuk, oharrean terroristatzat eta legez kanpo dauden jendetzat jo dituztenak, sei orduz egon dira gotortuta Karakeko zitadela historikoan. Dena dela, ez dituzte inongo talderekin lotu

"Segurtasun indarrek lau terroristak hil ditu, eta lekua miatzen jarraitzen dute balizko beste parte-hartzaile batzuen bila", gaineratu du oharrak.

Erasoa goizean hasi da Karaketik gertu dagoen Al Qatrana hirian. Bertan, gutxienez ibilgailu batek polizia-etxe baten eta patruila-auto baten aurka tiro egiten hasi da.

Polizia haien atzetik atera da, baina erasotzaileak handik 10 kilometrora dagoen Karakeko gaztelura heltzea lortu dute eta bahituak hartu dituzte ordu luzez. Azkenean segurtasun indarrek bahituak askatzea lortu dute.

Karakeko gaztelua Tenplarioek eraiki zuten Erdi Aroan, eta Jordaniako turismogune ezaguna da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Atentatuak bideoak Albisteak Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean? Jordaniako albisteak