Mundua -

Frantzia

Louvreko Museoa berriz ireki dute, eraso terroristaren ostean

Erasotzailearen osasun-egoerak hobera egin duen arren, oraindik ezin izan diote ezer galdetu.

Louvre museoa ireki dute, eraso terroristaren ostean. EFE
Louvre museoa ireki dute, eraso terroristaren ostean. EFE
Louvre museoa ireki dute, eraso terroristaren ostean. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pariseko (Frantzia) Louvre Museoa berriz ireki dute gaur, atzo izandako eraso terroristaren ostean. Gizon batek militar talde bati eraso egin zion Carrusel izeneko merkataritza-gunearen sarreran, Louvre museoaren alboan, eta orduz gero itxita egon da.

Erasoa ostiral goizean gertatu zen, 10:00etan. "Allah Akbar" (Ala handia da) oihukatuz, gizon batek terrorismoaren aurkako polizia talde batengana jo zuen eta horietako bat arin zauritu zuen aurpegian.

Louvre museoan eta inguruan segurtasun-eremua ezarri zuten, eta 1.200 bat pertsona barruan geratu ziren. Ondoren, apurka-apurka jendez hustu zuten museoa eta itxita utzi zuten.

Pariseko Fiskaltzak emandako prentsaurrekoan adierazi zuenez, erasotzailea 29 urteko egiptoarra dela uste dute. Antza denez, joan den urtarrilaren 26an iritsi zen Frantziara, turista-bisa batekin eta igande honetarako zuen bueltatzeko bidaia-txartela.

Frantziako hedabideek jakinarazi zuten susmagarriak hainbat aldiz aipatua zuela sare sozialetan Estatu Islamiarra antolakuntza jihadista. Horrez gain, gerra-armekin lanean aritzen den taldeekiko interesa erakutsi omen zuen.

Louvreko erasotzailea ezin izan dute galdekatu, osasun-egoera dela eta

Atzo Pariseko Louvre museoan militar talde bati eraso egin zion gizonaren egoerak hobera egin duen arren, ezin izan dute galdekatu oraindik, Frantziako hedabideen arabera.

Erasotzaileak, ustez Arabiar Errirerri Batuetan bizi den 29 urteko egiptoarra, hainbat tiro jaso zituen. Gizonari ebakuntza egin zioten, eta hedabide frantziarrek aipatutako ikerketa-iturrien esanetan, ezin izan diote ezer galdetu oraindik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Paris azken albisteak Frantzia Albisteak