Mundua -

AEB-Alemania kanporaketa

Nazien ereserkia abestu dute Federazio Kopako partida batean, Hawaiin

'Ezjakintasunaren paradigma iruditu zait. Ez dut nire bizitzan inoiz halako errespetu faltarik sentitu', adierazi du Andrea Petkovic tenislari alemanak.

Nazien ereserkia abestu duten unea. Argazkia: EFE
Nazien ereserkia abestu duten unea. Argazkia: EFE
'Deutschland uber alles' nazien ereserkia entzun zen

0:51

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuetako eta Alemaniako tenis selekzioek Hawaiin jokatu behar zuten Federazio Kopako kanporaketa hasi aurretik, nazien garaiko ereserkia interpretatu dute. Horren aurrean, Alemaniako ordezkariak haserre agertu dira.

"Ezjakintasunaren paradigma iruditu zait. Ez dut nire bizitzan inoiz halako errespetu faltarik sentitu", esan du Andrea Petkovic tenislari alemanak. Horren arabera, pistatik joateko zorian egon da, Alison Riskeren aurka lehiatu behar zuen partida bertan behera utzita. "Zur eta lur geratu gara, eta ez dugu jakin nola erantzun", gaineratu du Petkovicek.

Barbara Ritter taldeko kapitainaren aburuz, gertaera "erabateko eskandalua da, barkaezina, errespetu falta bat".

Ulrich Klaus Alemaniako Tenis Federazioko (DTB) presidentearen hitzetan, Katrina Adams AEBko Tenis Elkarteko presidenteak barkamena eskatu die gertatutakoarengatik. Klausek ohar baten bidez esan duenez, "Hawaiin jokatu den Federazio Kopako kanporaketako anfitrioiek sekula gertatu behar ez zuen akatsa egin dute".

"Iraganeko izugarrikeriarekin lotutako ereserki bat 2017an erabiltzea traumatikoa eta aztoragarria izan da jokalarientzat, taldearentzat eta bertan zeuden agintarientzat", gaineratu du.

Abestu duten bertsioak bere Deutschland, Deutschland über alles (Alemania, Alemania, beste edozer gauzaren gainetik) esaten du lehendabiziko estrofan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kirolak Munduko albisteak 2024 Tenis bideoak Eguneko albisteak